Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

METODOLOGIETAN SAKONTZEN...

Kaixo, ostiralean lau metodologia ezberdinei buruzko artikulu batzuk irakurtzea eskatu ziguten eta hauen ezaugarri esanguratsuenak ateratzea. Hona hemen gure taldeak eginikoa:

DECROLY METODOLOGIA

Decrolyk diseinatutako eredu pedagogiko hau globalizazioan oinarriturik dago. Bere helburu nagusia gizartean integratzeko hezkuntza bide egokiena lantzea da eta horretarako bi aspektu hartu behar ditugu kontuan:

  1. Gizarteratzeko beharra
  2. Haurren egoera eta beharrak 
Hau gauzatzeko irakasle, ikasle eta gurasoen rola ezinbestekoa da. 
  • Irakaslearen rola: Alde batetik, interesguneak aukeratzeko haurren beharrak zeintzuk diren eta huaen egoera soziala nolakoa den behatu behar du. Gainera, aukeratutako gaiak behar eta interes ezberdinak asetu behar ditu. Bestetik, irakaslea aktiboa izan behar du, bere imaginazioa eta sormena erabiliz beti ere. Bukatzeko, etengabe formatzeko nahia izan behar du.
  • Ikaslearen rola: Ikaslea aktiboa izan behar du, bere parte hartzea etengabekoa izan behar da; gaiak bere interesekoak izateak rol hau betetzea erraztuko du, jakinmina handiagoa izango baita.
  • Gurasoen rola: Hauen parte hartzea oso garrantzitsua da; alde batetik ikasleen interesak etxean ere lantzeko eta bestetik, haien ekarpenak oso aberasgarriak direlako.
Metodo honek hiru fase ezberdin dauzka:

1.  BEHAKETA: zuzena edo zeharkakoa izan daiteke.
  • Zuzena: Irakasleak haurren parte hartzea sustatuko du eta etxetik landutako gaiaren inguruko materialak (landareak, animaliak...) ekartzera gonbidatuko dituzte; horrela horiek behatu ahal izateko eta haien buruan irudi finkoak sortzeko. 
  • Zeharka: Aukeratutako gaiak azterketa egiteko aukera ematen ez duenean egiten da. Material horiek ez dituztenez filmak, argazkiak... erabiltzem dira.
2.  ASOZIAZIOA: Etapa honetan landutako gaiak analizatzera eta errealitatearekin erlazionatzera helduko da ikaslea.
  • Espaziala: Bitan sailkatu daitzeke; alde batetik, egoera eta norabidea (lantzen diren objektuak lokalizatzeko eta izendatzeko) eta bestetik, forma eta tamaina (deskribapena egiteko). 
  • Denborazkoa: Hauetarako segida (lehen-orain, iragana-oraina-etorkizuna), iraupena (asko-gutxi) eta aldiberekotasuna bezalako kontzeptuak erabiliko dira.
  • Kausazkoa: Haurren interesa pizteko erabiltzen dira galdera hauek. 
  • Erabilera eta lana: Lantzen diren erabilpena zein den ezagutuko dute eta gizakiarekin zer erlazio daukaten ohartuko dira. 
  • Etikoak, moralak eta sozialak: Jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea eta arauen beharraz jabetzea.
3.  ADIERAZPENA: Haurrek gaitasun linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, plastikoa eta musikala barneratuko ditu fase honetan. Horrez gain, haurrak bere pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzera helduko da. 

Metodo honekin bukatzeko bere espazio eta denboraren antolakuntzaz aipamen batzuk egingo ditut:
  • 15 urte bitarteko eskolak eremu natural batean kokatuta egongo dira, ingurunearekiko harremana bermatzeko.
  • Eskolak haur kopuru mugatua izango du eta adin eta sexu ezberdinetako umeak egongo dira.
  • Gelak auditorio modukoak izan beharrean, tailer txiki baten itxurakoak izango dira.
  • Zailtasunak dauzkaten haurrak beste gela berezi batera joango dira eta bertan, irakasle aditu bat izango dute haien laguntzarako. 
Ebaluazioari dagokionez ez da ezer aipatzen artikuluan. 

TAILERREN METODOLOGIA

4-5 URTEKOENTZAKO TAILERRAK
  •  Irakaslearen rola: Ez du klasea zuzentzen eta laguntzaile bat izango du.
  •   Ikaslearen rola: Hasieran indibidualki egiten dute lan, ondoren taldean bat egiten dute eta azkenik eginiko lana ikaskide guztien aurrean aurkezten dute.
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu gutxi gora behera.
  • Espazioaren antolakuntza: Gela osoan zehar.
  • Ebaluazioa: Irakasleak behatzailearen papera izango du. Haurrek eginikoa behatuko du eta ikusitakoa erregistratu.
  •  Helburua: Arazo matematikoen aurrean soluzioak bilatzea.

4-6  URTE BITARTEKOENTZAKO TAILERRAK
  • Irakaslearen rola: Irakaslearen rola behatzailarena izango da, batzuetan haurrak laguntza behar badu, honek lagundu egingo dio eta klaseari hasiera emateko, arazo bat planteatuko du.  
  •  Ikaslearen rola: Gehienetan indibidualki arituko dira lanean, nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Saio amaieran, haur bakoitzak arazoaren emaitzetara nola iritsi den azaldu beharko du gela osoaren aurrean.
  • Denboraren antolakuntza: Librea
  • Espazioaren antolakuntza: Normalean gela osoa erabiliko dute, nahiz eta batzuetan txoko zehatz batzuetan ibili.
  •  Ebaluazioa: Haurrak eginiko lanak jasotzeaz arduratzen da irakaslea. Jarduera ezberdin ugari egiten dituzte, marraztu, grabatu, bideotxoak egin… horiek guztiak kontutan hartzen ditu eta horiei buruzko ebaluazioa egiten du.
  • Helburuak: Arazo matematikoen aurrean soluzioak aurkitzea.
TXOKOEN METODOLOGIA:

Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera dauka. Bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki  egiten dute lan.

Metodologia honetan, haurrek lan egiteko espazio ezberdinak daude, bakoitzean ekintza  jakin bat egiteko aukerarekin.

Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke eta bakarrik egon nahi badute libreki jarduteko aukera daukate. Proiektuetan, aldiz, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.

Jardueren inguruan ere desberdintasunak daude, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere bai baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak. Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.

Azkenik, esan beharra dago umeek daukaten askatasuna azpimarratzekoa dela, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsua baita.

PROIEKTUAK

Proiektuetan oinarritutako metodologian ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte; izan ere, gaur egungo gaiak inolako arazorik gabe planteatzen dituzte, halanola, maitasuna, heriotza, etab.
Baina, hasteko, metodologia hau aurrera eramateko jarraitu behar diren ezaugarriak azaltzea interesgarria izango litzateke:
  •          Ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa ondo antolatu behar da.
  •       Imajinazioa lantzea.
  •      Esperientzia transmititzea, programari uko eginez.


Proiektuaren metodologia oso interesgarria da, garai bateko eskoletan zeuden jarrerak desagerrarazi nahi dituztelako, hau da,  ez zaio pertsona bati inteligentzia hitza egokituko nota onak ateratzen baditu.

Hori dela eta, irakaslearen papera gidatzea izango litzateke, haurrek dituzten ikuspuntuak garatu beharko dituzte. Gainera, dinamikoa, motibatzailea eta bultzatzailea izan behar da. 

Horrez gain, landu beharreko gaiak ikasleen interesen araberakoak izango dira; beraz, ikasleak elkarlanean arituko dira, motibatuak egongo dira eta parte hartuko dute.

Bukatzeko, metodologia honek zortzi helburu dituela esan beharra dago:


  • ·         Gai desberdinak landu jakinduria sustatzeko.
  • ·         Teoria ikasitako esperientziekin lotzea edo erlazionatzea.
  • ·         Ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituz indibidualki ikastea.
  • ·         Ikasitakoa errealitatean ikustaraztea.
  • ·         Talde lana bultzatzea.
  • ·         Errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea.
  • ·         Ikasle zein irakasleen arteko komunikazioa egokia izatea.
  • ·         Bai irakasleek, bai ikasleek ebaluatzea. 
 Espero dut zuen gustuko izatea, hurrengora arte!