Kaixo, ostiralean lau metodologia ezberdinei buruzko artikulu batzuk
irakurtzea eskatu ziguten eta hauen ezaugarri esanguratsuenak ateratzea. Hona
hemen gure taldeak eginikoa:
DECROLY METODOLOGIA
Decrolyk diseinatutako eredu pedagogiko hau globalizazioan oinarriturik
dago. Bere helburu nagusia gizartean integratzeko hezkuntza bide egokiena
lantzea da eta horretarako bi aspektu hartu behar ditugu kontuan:
- Gizarteratzeko
beharra
- Haurren
egoera eta beharrak
Hau gauzatzeko irakasle, ikasle eta gurasoen rola ezinbestekoa da.
- Irakaslearen
rola: Alde batetik, interesguneak aukeratzeko haurren beharrak zeintzuk
diren eta huaen egoera soziala nolakoa den behatu behar du. Gainera,
aukeratutako gaiak behar eta interes ezberdinak asetu behar ditu. Bestetik,
irakaslea aktiboa izan behar du, bere imaginazioa eta sormena erabiliz
beti ere. Bukatzeko, etengabe formatzeko nahia izan behar du.
- Ikaslearen
rola: Ikaslea aktiboa izan behar du, bere parte hartzea etengabekoa izan
behar da; gaiak bere interesekoak izateak rol hau betetzea erraztuko du,
jakinmina handiagoa izango baita.
- Gurasoen
rola: Hauen parte hartzea oso garrantzitsua da; alde batetik ikasleen
interesak etxean ere lantzeko eta bestetik, haien ekarpenak oso
aberasgarriak direlako.
Metodo honek hiru fase ezberdin dauzka:
1. BEHAKETA: zuzena edo zeharkakoa izan daiteke.
- Zuzena:
Irakasleak haurren parte hartzea sustatuko du eta etxetik landutako
gaiaren inguruko materialak (landareak, animaliak...) ekartzera
gonbidatuko dituzte; horrela horiek behatu ahal izateko eta haien buruan
irudi finkoak sortzeko.
- Zeharka:
Aukeratutako gaiak azterketa egiteko aukera ematen ez duenean egiten da.
Material horiek ez dituztenez filmak, argazkiak... erabiltzem dira.
2. ASOZIAZIOA: Etapa honetan landutako gaiak analizatzera eta
errealitatearekin erlazionatzera helduko da ikaslea.
- Espaziala: Bitan
sailkatu daitzeke; alde batetik, egoera eta norabidea (lantzen diren
objektuak lokalizatzeko eta izendatzeko) eta bestetik, forma eta tamaina
(deskribapena egiteko).
- Denborazkoa:
Hauetarako segida (lehen-orain, iragana-oraina-etorkizuna), iraupena
(asko-gutxi) eta aldiberekotasuna bezalako kontzeptuak erabiliko dira.
- Kausazkoa:
Haurren interesa pizteko erabiltzen dira galdera hauek.
- Erabilera
eta lana: Lantzen diren erabilpena zein den ezagutuko dute
eta gizakiarekin zer erlazio daukaten ohartuko dira.
- Etikoak,
moralak eta sozialak: Jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen
laguntzea eta arauen beharraz jabetzea.
3. ADIERAZPENA: Haurrek gaitasun linguistikoa, matematikoa,
gorputzezkoa, plastikoa eta musikala barneratuko ditu fase honetan. Horrez
gain, haurrak bere pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzera helduko
da.
Metodo honekin bukatzeko bere espazio eta denboraren antolakuntzaz aipamen
batzuk egingo ditut:
- 15 urte
bitarteko eskolak eremu natural batean kokatuta egongo dira,
ingurunearekiko harremana bermatzeko.
- Eskolak
haur kopuru mugatua izango du eta adin eta sexu ezberdinetako umeak egongo
dira.
- Gelak
auditorio modukoak izan beharrean, tailer txiki baten itxurakoak izango
dira.
- Zailtasunak
dauzkaten haurrak beste gela berezi batera joango dira eta bertan,
irakasle aditu bat izango dute haien laguntzarako.
Ebaluazioari dagokionez ez da ezer aipatzen artikuluan.
TAILERREN METODOLOGIA
4-5 URTEKOENTZAKO TAILERRAK
- Irakaslearen
rola: Ez du klasea zuzentzen eta laguntzaile bat izango du.
- Ikaslearen
rola: Hasieran indibidualki egiten dute lan, ondoren
taldean bat egiten dute eta azkenik eginiko lana ikaskide guztien aurrean
aurkezten dute.
- Denboraren
antolakuntza: 45 minutu gutxi gora behera.
- Espazioaren
antolakuntza: Gela osoan zehar.
- Ebaluazioa: Irakasleak behatzailearen papera izango du.
Haurrek eginikoa behatuko du eta ikusitakoa erregistratu.
- Helburua: Arazo matematikoen aurrean soluzioak bilatzea.
4-6 URTE
BITARTEKOENTZAKO TAILERRAK
- Irakaslearen
rola: Irakaslearen rola behatzailarena izango da,
batzuetan haurrak laguntza behar badu, honek lagundu egingo dio eta
klaseari hasiera emateko, arazo bat planteatuko du.
- Ikaslearen
rola: Gehienetan indibidualki arituko dira lanean,
nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Saio amaieran, haur bakoitzak arazoaren
emaitzetara nola iritsi den azaldu beharko du gela osoaren aurrean.
- Denboraren
antolakuntza: Librea
- Espazioaren
antolakuntza: Normalean gela osoa erabiliko dute, nahiz eta
batzuetan txoko zehatz batzuetan ibili.
- Ebaluazioa: Haurrak
eginiko lanak jasotzeaz arduratzen da irakaslea. Jarduera ezberdin ugari
egiten dituzte, marraztu, grabatu, bideotxoak egin… horiek guztiak
kontutan hartzen ditu eta horiei buruzko ebaluazioa egiten du.
- Helburuak: Arazo
matematikoen aurrean soluzioak aurkitzea.
TXOKOEN METODOLOGIA:
Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera
dauka. Bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota hau
dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.Haurrei libreki jarduten uzten die,
arauak errespetatuz noski, eta aktiboki egiten dute lan.
Metodologia honetan, haurrek lan egiteko espazio ezberdinak daude,
bakoitzean ekintza jakin bat egiteko aukerarekin.
Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke eta bakarrik egon
nahi badute libreki jarduteko aukera daukate. Proiektuetan, aldiz, gela osoa
aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.
Jardueren inguruan ere desberdintasunak daude, proiektuetan jarduerak
aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere bai baina ez beste metodologian bezain
zorrotz planifikatuak. Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain
zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez
jarduten da.
Azkenik, esan beharra dago umeek daukaten askatasuna azpimarratzekoa dela,
autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsua baita.
Proiektuetan oinarritutako metodologian ikasleak mundu
errealean moldatzeko prestatzen dituzte; izan ere, gaur egungo gaiak inolako
arazorik gabe planteatzen dituzte, halanola, maitasuna, heriotza, etab.
Baina, hasteko, metodologia hau aurrera eramateko
jarraitu behar diren ezaugarriak azaltzea interesgarria izango litzateke:
- Ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa ondo antolatu behar da.
- Imajinazioa lantzea.
- Esperientzia transmititzea, programari uko eginez.
Proiektuaren metodologia oso interesgarria da, garai
bateko eskoletan zeuden jarrerak desagerrarazi nahi dituztelako, hau da, ez zaio pertsona bati inteligentzia hitza
egokituko nota onak ateratzen baditu.
Hori dela eta, irakaslearen papera gidatzea izango
litzateke, haurrek dituzten ikuspuntuak garatu beharko dituzte. Gainera,
dinamikoa, motibatzailea eta bultzatzailea izan behar da.
Horrez gain, landu
beharreko gaiak ikasleen interesen araberakoak izango dira; beraz, ikasleak
elkarlanean arituko dira, motibatuak egongo dira eta parte hartuko dute.
Bukatzeko, metodologia honek zortzi helburu dituela esan
beharra dago:
- · Gai desberdinak landu jakinduria sustatzeko.
- · Teoria ikasitako esperientziekin lotzea edo erlazionatzea.
- · Ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituz indibidualki ikastea.
- · Ikasitakoa errealitatean ikustaraztea.
- · Talde lana bultzatzea.
- · Errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea.
- · Ikasle zein irakasleen arteko komunikazioa egokia izatea.
- · Bai irakasleek, bai ikasleek ebaluatzea.
Espero dut zuen gustuko izatea, hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina