Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

txokoen ikaskuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
txokoen ikaskuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

METODOLOGIETAN SAKONTZEN...

Kaixo, ostiralean lau metodologia ezberdinei buruzko artikulu batzuk irakurtzea eskatu ziguten eta hauen ezaugarri esanguratsuenak ateratzea. Hona hemen gure taldeak eginikoa:

DECROLY METODOLOGIA

Decrolyk diseinatutako eredu pedagogiko hau globalizazioan oinarriturik dago. Bere helburu nagusia gizartean integratzeko hezkuntza bide egokiena lantzea da eta horretarako bi aspektu hartu behar ditugu kontuan:

  1. Gizarteratzeko beharra
  2. Haurren egoera eta beharrak 
Hau gauzatzeko irakasle, ikasle eta gurasoen rola ezinbestekoa da. 
  • Irakaslearen rola: Alde batetik, interesguneak aukeratzeko haurren beharrak zeintzuk diren eta huaen egoera soziala nolakoa den behatu behar du. Gainera, aukeratutako gaiak behar eta interes ezberdinak asetu behar ditu. Bestetik, irakaslea aktiboa izan behar du, bere imaginazioa eta sormena erabiliz beti ere. Bukatzeko, etengabe formatzeko nahia izan behar du.
  • Ikaslearen rola: Ikaslea aktiboa izan behar du, bere parte hartzea etengabekoa izan behar da; gaiak bere interesekoak izateak rol hau betetzea erraztuko du, jakinmina handiagoa izango baita.
  • Gurasoen rola: Hauen parte hartzea oso garrantzitsua da; alde batetik ikasleen interesak etxean ere lantzeko eta bestetik, haien ekarpenak oso aberasgarriak direlako.
Metodo honek hiru fase ezberdin dauzka:

1.  BEHAKETA: zuzena edo zeharkakoa izan daiteke.
  • Zuzena: Irakasleak haurren parte hartzea sustatuko du eta etxetik landutako gaiaren inguruko materialak (landareak, animaliak...) ekartzera gonbidatuko dituzte; horrela horiek behatu ahal izateko eta haien buruan irudi finkoak sortzeko. 
  • Zeharka: Aukeratutako gaiak azterketa egiteko aukera ematen ez duenean egiten da. Material horiek ez dituztenez filmak, argazkiak... erabiltzem dira.
2.  ASOZIAZIOA: Etapa honetan landutako gaiak analizatzera eta errealitatearekin erlazionatzera helduko da ikaslea.
  • Espaziala: Bitan sailkatu daitzeke; alde batetik, egoera eta norabidea (lantzen diren objektuak lokalizatzeko eta izendatzeko) eta bestetik, forma eta tamaina (deskribapena egiteko). 
  • Denborazkoa: Hauetarako segida (lehen-orain, iragana-oraina-etorkizuna), iraupena (asko-gutxi) eta aldiberekotasuna bezalako kontzeptuak erabiliko dira.
  • Kausazkoa: Haurren interesa pizteko erabiltzen dira galdera hauek. 
  • Erabilera eta lana: Lantzen diren erabilpena zein den ezagutuko dute eta gizakiarekin zer erlazio daukaten ohartuko dira. 
  • Etikoak, moralak eta sozialak: Jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea eta arauen beharraz jabetzea.
3.  ADIERAZPENA: Haurrek gaitasun linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, plastikoa eta musikala barneratuko ditu fase honetan. Horrez gain, haurrak bere pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzera helduko da. 

Metodo honekin bukatzeko bere espazio eta denboraren antolakuntzaz aipamen batzuk egingo ditut:
  • 15 urte bitarteko eskolak eremu natural batean kokatuta egongo dira, ingurunearekiko harremana bermatzeko.
  • Eskolak haur kopuru mugatua izango du eta adin eta sexu ezberdinetako umeak egongo dira.
  • Gelak auditorio modukoak izan beharrean, tailer txiki baten itxurakoak izango dira.
  • Zailtasunak dauzkaten haurrak beste gela berezi batera joango dira eta bertan, irakasle aditu bat izango dute haien laguntzarako. 
Ebaluazioari dagokionez ez da ezer aipatzen artikuluan. 

TAILERREN METODOLOGIA

4-5 URTEKOENTZAKO TAILERRAK
  •  Irakaslearen rola: Ez du klasea zuzentzen eta laguntzaile bat izango du.
  •   Ikaslearen rola: Hasieran indibidualki egiten dute lan, ondoren taldean bat egiten dute eta azkenik eginiko lana ikaskide guztien aurrean aurkezten dute.
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu gutxi gora behera.
  • Espazioaren antolakuntza: Gela osoan zehar.
  • Ebaluazioa: Irakasleak behatzailearen papera izango du. Haurrek eginikoa behatuko du eta ikusitakoa erregistratu.
  •  Helburua: Arazo matematikoen aurrean soluzioak bilatzea.

4-6  URTE BITARTEKOENTZAKO TAILERRAK
  • Irakaslearen rola: Irakaslearen rola behatzailarena izango da, batzuetan haurrak laguntza behar badu, honek lagundu egingo dio eta klaseari hasiera emateko, arazo bat planteatuko du.  
  •  Ikaslearen rola: Gehienetan indibidualki arituko dira lanean, nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Saio amaieran, haur bakoitzak arazoaren emaitzetara nola iritsi den azaldu beharko du gela osoaren aurrean.
  • Denboraren antolakuntza: Librea
  • Espazioaren antolakuntza: Normalean gela osoa erabiliko dute, nahiz eta batzuetan txoko zehatz batzuetan ibili.
  •  Ebaluazioa: Haurrak eginiko lanak jasotzeaz arduratzen da irakaslea. Jarduera ezberdin ugari egiten dituzte, marraztu, grabatu, bideotxoak egin… horiek guztiak kontutan hartzen ditu eta horiei buruzko ebaluazioa egiten du.
  • Helburuak: Arazo matematikoen aurrean soluzioak aurkitzea.
TXOKOEN METODOLOGIA:

Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera dauka. Bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki  egiten dute lan.

Metodologia honetan, haurrek lan egiteko espazio ezberdinak daude, bakoitzean ekintza  jakin bat egiteko aukerarekin.

Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke eta bakarrik egon nahi badute libreki jarduteko aukera daukate. Proiektuetan, aldiz, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.

Jardueren inguruan ere desberdintasunak daude, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere bai baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak. Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.

Azkenik, esan beharra dago umeek daukaten askatasuna azpimarratzekoa dela, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsua baita.

PROIEKTUAK

Proiektuetan oinarritutako metodologian ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte; izan ere, gaur egungo gaiak inolako arazorik gabe planteatzen dituzte, halanola, maitasuna, heriotza, etab.
Baina, hasteko, metodologia hau aurrera eramateko jarraitu behar diren ezaugarriak azaltzea interesgarria izango litzateke:
  •          Ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa ondo antolatu behar da.
  •       Imajinazioa lantzea.
  •      Esperientzia transmititzea, programari uko eginez.


Proiektuaren metodologia oso interesgarria da, garai bateko eskoletan zeuden jarrerak desagerrarazi nahi dituztelako, hau da,  ez zaio pertsona bati inteligentzia hitza egokituko nota onak ateratzen baditu.

Hori dela eta, irakaslearen papera gidatzea izango litzateke, haurrek dituzten ikuspuntuak garatu beharko dituzte. Gainera, dinamikoa, motibatzailea eta bultzatzailea izan behar da. 

Horrez gain, landu beharreko gaiak ikasleen interesen araberakoak izango dira; beraz, ikasleak elkarlanean arituko dira, motibatuak egongo dira eta parte hartuko dute.

Bukatzeko, metodologia honek zortzi helburu dituela esan beharra dago:


  • ·         Gai desberdinak landu jakinduria sustatzeko.
  • ·         Teoria ikasitako esperientziekin lotzea edo erlazionatzea.
  • ·         Ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituz indibidualki ikastea.
  • ·         Ikasitakoa errealitatean ikustaraztea.
  • ·         Talde lana bultzatzea.
  • ·         Errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea.
  • ·         Ikasle zein irakasleen arteko komunikazioa egokia izatea.
  • ·         Bai irakasleek, bai ikasleek ebaluatzea. 
 Espero dut zuen gustuko izatea, hurrengora arte!

2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

PROIEKTUEN ETA TXOKOEN IKASKUNTZEN ALDERAKETA

Aurreko argitalpenetan bi ikaskuntza desberdin aurkeztu dizkizuet, hauek dauzkaten ezaugarriak hobeto barneratzeko Aingeruk ariketa bat proposatu zigun, hauen arteko berdintasun eta desberdintasunak azaltzea. Horretarako, taula bat egitea erabaki dut non irizpide batzuei jarraituz bakoitzaren ezaugarriak jarriko ditudan eta beste bi zutabe hauen berdintasun eta desberdintasunak adierazteko.
                         

 PROIEKTUAK
 TXOKOAK
 BERDINTASUN
 DESBERDINTASUN
IRAKASLEAREN PAPERA
 Gidaria eta behatzailea
 Laguntzailea, sustatzailea, behatzailea...
 Behatzailea eta umeari laguntza eskaini behar  dio
      
          
IKASLEAREN PAPERA
Sortzailea, aktiboki parte hartu, elkarlanean aritu...
 Autonomoa, sortzailea, aktiboa, parte hartzailea...
 Aktiboki parte hartu behar du eta sortzailea izan behar da.
Proiektuetan elkarlanean aritu behar da ezinbestean, txokoetan autonomoago.
TALDEKATZEA
 Talde bakarra, gelakide guztiak batera.
 Talde ugari, batzuetan irakasleak sorturikoak, bestetan libreki.

Proiektuetan gela guztia batera.

Txokoetan talde ugari.
JARDUERA
Bakarra da, irakasleak gidatutakoa eta aurretik zehaztutakoa.
Txoko bakoitzean jarduera ezberdin bat, umearen imajinazioaren araberakoak.

 Proiektuetan jarduera bakarra aurretik zehaztutakoa.

Txokoetan jarduera kopurua umeen imajinazioaren arabera.
DENBORA
Aurretik zehazturikoa, ariketaren araberakoa.
Normalean, mugagabea; ume bakoitzaren araberakoa.

Proiektuetan zehaztua.

Txokoetan mugagabea.
ESPAZIOA
Gela osoa erabiltzen da ariketa berdina egiteko.
 Gela txokoka banatzen da ariketa ezberdinak egiteko.

Proiektuak gela osoa

Txokoak gela eremuetan banatuta 
MATERIALA
Ariketarako espezifikoa
Txoko bakoitzerako zehatza
 Material konkretu baten erabilera.
 Proiektuetan berdina guztientzat.

Txokoetan bakoitzean ezberdina.


Espero dut taula hau ikusita hobeto bereiztea bi ikaskuntza hauen artean dauden desberdintasunak, baita berdintasunak ere.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOEN METODOLOGIA

Aurreko egunean proiektuen metodologiaz aritu nintzen bezala, gaur TXOKOEN METODOLOGIAZ hitz egingo dizuet. 

Ikaskuntza hau aztertzeko aurrekoan erabili genuen irizpide berdinak jarraitu genituen. Hau da, hirunaka jarri ginen eta ezer azaldu aurretik bi galderei erantzun genien: ZER DAKIGU TXOKOEN IKASKUNTZAZ? eta ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?

Beste egunean esan nizuenez arazoak izan genituen lehenengo galdera honi erantzuten proiektuen metodologia guretzat berria zelako; txokoena, aldiz, lan modularrerako egindako behaketan ezagutu genuen. Beraz, errazagoa egin zaigu honi erantzutea.

ZER DAKIGU?
Umeak taldekatzen dira eta txoko bakoitzean jarduera bat egiten da.
Batzuetan nahi duten txokora joaten dira eta bestetan, irakasleak esaten dienera.
Irakasleak txokoz txoko aldatzen dira eta behatzaile edo laguntzaile papera dute.
Edozein gai edo ikasgai landu daiteke metodologia hau erabiliz.
Metodologia dinamikoa da, umeen interesa pizten du, gauza ezberdinak egiten dituztelako klasean zehar.

Horrez gain, ikaskuntza hau aurrera eramateko modu ezberdinak daude, hortaz, nik ezagutzen dudana pixka bat azalduko dizuet. Nire taldeak behatutako ikastetxean horrela antolatzen zituzten txokoak, hala ere, aipatu beharra daukat bi era desberdinetan banatzen zirela; alde batetik, 2 eta 3 urteko umeak zeuden eta bestetik, 4 urtekoak. 
Txikienen kasuan, gela handi batean txoko ezberdinak zeuden eta klase hasieran umeak nahi zuten txokora zihoazen. Gero, ume bakoitza bere tutorearekin doa dagokion txokora eta egunean bizpahiru txokotan egoten ziren.
4 urteko gelan, aldiz, txoko bakoitza gela bat zen eta taldeak egunero aldatzen ziren. Txikiak bezala hasieran nahi zuten txokora zihoazen eta gero, irakasleak taldeak egiten zituen eta bakoitza zegokion txokora joan behar zuen.

Bigarren galderari erantzuteko ez genituen zailtasunik izan, izan ere, interes handia sortu zigun ikaskuntza mota honek eta honi buruz gehiago ikasteko irrikitan geuden.

ZER FALTA ZAIZU IKASTEKO?
Ebaluatzeko modua.
Txokoen aukeraketa, nork aukeratzen du?
Ze irizpideri jarraituz? Umearen interesa kontuan hartzen dute?

Txokoen aurkezpenarekin bukatzeko, bakoitzak bere erantzunak komentatu genituen eta gero, Begoña eta Aingeruren artean, guztiok izandako zalantzak argitu zizkiguten. Ikasitako ezaugarriak hobeto finkatzeko azkenengo galdera bat proposatu ziguten: 

ZEINTZUK DIRA ATERA DITUZUN IDEIA EDO IKASKUNTZA NAGUSIAK?
Txokoen metodologia era ezberdinetan egin daiteke.
·     Espazioaren banaketari dagokionez, gela berdinean txoko ezberdinak egon daitezke edo gela bakoitza txoko bat izan.
·    Batzuetan, umeak izaten dira nahi duten txokora joaten direnak, bestetan, aldiz, irakasleek talde finkoak egiten dituzte eta egokitzen zaien txokora bidaltzen dituzte.
·   Irakaslearen papera laguntzailearena da, jakingura sustatu behar du, baliabide ezberdinak erabiltzera bultzatu behar ditu …
·     Irakasleak paper garrantzitsua dauka gehien bat joko sinbolikoaren arloan.
·    Ebaluatzerako orduan taldeka egoteak erraztu dezake, ikusi dezakezulako haurren batek izan ditzakeen zailtasunak edo trebetasunak.
·     Ez zaie behartzen txoko guztietatik pasatzera, bakoitzak nahi duenera …
·     Metodologia dinamikoa da.
·     Dibertsifikatzeko aukera handiak daude.

Metodologia hau oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, txokoak erabiliz edozein gaitasun landu dezakezu; hala nola, sensorio motorea edo plastika. Gainera, umeek haien lehentasunei garrantzi gehiago emateko aukera daukate eta horrek haien interesa piztuko du. Oso dinamikoa iruditzen zait, ariketa ezberdin asko egiteko aukerak dauzkate.

Hala ere, nahiz eta kasu honetan irakaslearen papera erraza iruditu, behaketa egitea ez da batere sinplea. Alde batetik bestera (txoko ezberdinak) egon behar zara denbora guztian eta ume bakoitzak zein txokoetan egon den gogoratu, haien interesak zeintzuk diren jakiteko. Horrez gain, laguntzailearen papera ere bere konplexutasunak izan ditzake, esaterako, noraino izan behar da irakaslearen esku hartzea? Zein puntutaraino utzi behar dio umeari askatasunez jarduten? Galdera hauei erantzutea nahiko zaila,  nire iritziz oso subjektiboa da zer nolako laguntzak eskaini behar dizkiezun zehaztea. 
Bestalde, bakoitzak nahi duen txokora joateko aukera izanda, baliteke umeren batek egunero eta une oro txoko berdinean geratzea. Kasu horretan, irakasleak haurrari aldatzeko proposamena egin beharko lioke, baino umeak kasurik ez balio egiten? Nire ustetan, egoera hauek gainetik kontrolatu beharko lirateke, ezinbestekoa da umeak gaitasun ezberdinak lantzea eta txoko bakarrean geldituz gero hori ez litzateke beteko. 

Ikaskuntza honek bere zailtasunak badauzka, baina nire ustez oso interesgarria da haur hezkuntzako kasuan, umeei aukera ezberdinak ematen dizkiegulako eta horrela, etorkizun batean ariketak proposatzerako orduan, haien interesak jakinda errazagoa egingo zaigu haien arreta mantentzea. Bestetik, umeek haien autonomia garatzeko aukera bikaina izan daiteke, bere kabuz ibiltzen direlako klasetikan txoko batetik bestera. 

Laburbilduz, oso ariketa interesgarria izan zen, bai proiektuen kasuan, baita txokoenean ere. Ikaskuntza hauei buruzko informazioa ugari barneratu genuen eta izan genitzakeen zalantzak argitu genituen. Horrez gain, lan modularrerako laguntza bikaina izan da gutxienez gure kasuan, behatutakoa interpretatzeko ideia ugari eskaini dizkigute eta zein puntu izan daitezkeen esanguratsuak ikasi dugu. 

Espero dut zuen gustukoa eta lagungarria izan dadin nire hausnarketatxoa!