Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

PAPER ZORROA

Kaixo! Ni Irune Martínez de Estarrona naiz eta nire lehenengo argitalpena irakurri ez duzuenontzat, blog hau "Didaktika orokorra" izeneko ikasgai baterako ireki nuen lauhilekoaren hasieran. Gaur, nire azken argitalpena egingo dut eta bertan, ikasgaian zehar egindako guztia bilduko dut; nire paper zorroa izango da! Nire blogera gaur iritsi zaretenentzat, gogoratu behar dizuet Haur Hezkuntzako ikaslea naizela eta hemen aurkituko duzuen informazio, hausnarketa, argazki, etab. guztia honi buruzkoa izango dela.

Lauhilekoan zehar, hainbat gai landu ondoren, horiei buruzko hausnarketa blogean partekatzen joan gara. Hasteko, irakasleak guri ezagutzeko"Nor naiz ni?" jarduera egin genuen. Bertan guri buruzko informazioa jaso zezakeen, (gure izena, adina, nongoak garen…)

Behin hau eginda, didaktikarekin zerikusia duten lanak burutzen hasi ginen. Lehenengo lana altxorraren kutxa izan zen; bertan haur hezkuntzari lotutako 10 argazki igo behar genituen, non gure bizipenak eta nola sentitzen ginen azaldu behar genuen. Ariketa hau oso interesgarria izan zen gure esperientzia narratzen dugun bakoitzean, maisu edo maistra bezala sortzen dugun identitatea garatzeko aukera eskaintzen baitiogu gure buruari.

Bigarren ariketa, argazkiak aztertzea izan zen. Horretarako irakasleak hainbat argazki erakutsi zizkigun eta bikoteetan jarrita horiei buruzko hausnarketa egin genuen (bat gatozen argazkiarekin, gaizki edo ongi iruditzen zitzaigun eta zergatik…)

Hirugarren ariketa, bigarrenaren antzeko ariketa izan zen baina argazki bat eman beharrean esaldi bat eman zigun. Bertan, esaldi horri buruzko iritzia eman genuen.
Gai hauek jorratu ondoren curriculumari garrantzia eman genion, hurrengo ariketa egiteko beharrezkoa egin zitzaiguna. Hainbat curriculum ezberdin ezagutu genituen eta ondoren Heziberriko zenbait artikulu irakurrita, lehen azaldutako altxorraren kutxarekin lotu genituen. 

Curriculumarekin jarraituz, irakasleak zehaztapen mailei buruzko taula bat betetzeko proposatu zigun. Hori betetzen laguntzeko eta informazio geihago jaso genezan bi testu irakurtzeko eskatu zigun: Acaso eta Neurek idatzitako “el curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" eta Jaume Sarramonarena. 

Bestalde, irakasleak hainbat irakugai eman zizkigun eta guk hauen ideia nagusiak ateratzeko proposatu zigun. Testuak hauek ziren: "La narrativa como texto principal: Incluirse en el texto", "Cuando  los profesores escriben: sobre redes y apendrizajes" eta "Cajas de vida: Paisajes que nos narran".

Curriculuma alde batera utziz, ikaskuntza prozesuan oinarritutako metodologiaz aritu ginen bi egunez.

Lehenengo egunean proiektuetan zentratu ginen, irakasleak zer dakigu eta zer ikasi nahi dugun galdetu zigun; klasean eztabaidatu ondoren, irakasle batek bere ikastolan aurrera eraman zituen bi proiektu erakutsi zizkigun.

Bigarren egunean ariketa berdina egin genuen baina txokoetan oinarrituz.  Hori bukatu ondoren, bi ikaskuntzei buruzko berdintasun eta desberdintasunak ateratzeko eskatu zigun. 
Hurrengo ariketa egiteko talde bakoitzari testu bat irakurtzeko proposatu zigun.  Irakurri eta aztertu ondoren gure testuak beste taldeen aurrean aurkeztu behar izan genituen. Gure kasuan, “la ciudad de los niños” testua egokitu zitzaigun eta testu guztien artean ideia nagusi batzuk atera genituen klasean bertan: globalizazioaren eta ikaskuntza esanguratsuena. 
Ikaskuntzekin jarraituz, beste hainbat metodologia ikusi eta aztertu genituen, horretarako Decrolyren metodologia, tailerrak, proiektuak eta txokoei buruzko artikulu batzuk irakurri genituen eta gero, metodologia hauen ezaugarri garrantzitsuena biltzeko eskatu ziguten.

Amaitzeko, hainbat aste egon gara unitate didaktiko bat prestatzen, non, helburuak, edukiak, jarduerak, eta ebaluazio mota azaldu behar genituen. Guk hautatutako unitate didaktikoa sentimenduei buruzkoa izan da. 

Espero dut zuen gustuko izatea nire bloga, argitalpen honekin bukatutzat ematen dut.

UNITATE DIDAKTIKOA

KAIXO!

Azkenengo aste hauetan talde bakoitzak unitate didaktiko bat prestatzen aritu gara, gure taldeak, "pinpilinpauxak", sentimendu eta emozioei buruzko unitatea prestatu dugu. Gai hau aukeratzearen arrazoi nagusia izan zen ikastetxeetan eskainitako denbora laburra gai honek daukan garrantzirako. Azken finean, zuk zeure burua ezagutu ezazun, lehenik eta behin jakin behar duzu nolakoak diren sentimenduak, zeintzuk dauden, nola adierazi edo interpreta ditzakezun... eta hori izan da gure unitate didaktikoan plasmatzen saiatu garena.

Horretarako, jardueren metodologian oinarritutako ikaskuntza prozesu bat prestatu dugu, sei egunetan banatu duguna, bat aste bakoitzeko. Klase bakoitzak 45 minutu ingurukoak dira eta ostiraletan kokatzea pentsatu dugu astean zehar gertatutakoaz hitz egiteko momentua izan daitekeelako; klasean nola sentitu diren, ze nolako emozioak bizi dituzten, etab.

Hau aurrera eramateko helburu didaktiko batzuk egin ditugu, non ikasleek unitate honen bitartez zer lortuko duten adierazi dugun. Horrez gain, jarduera batzuk prestatu ditugu, non konpetentzia ezberdinak garatzen diren: hizkuntza eta literatura- komunikaziorako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra.

Gure unitate didaktikoaz gehio jakin nahi baduzue hemen daukazue: