KAIXO!
Azkenengo aste hauetan talde bakoitzak unitate didaktiko bat prestatzen aritu gara, gure taldeak, "pinpilinpauxak", sentimendu eta emozioei buruzko unitatea prestatu dugu. Gai hau aukeratzearen arrazoi nagusia izan zen ikastetxeetan eskainitako denbora laburra gai honek daukan garrantzirako. Azken finean, zuk zeure burua ezagutu ezazun, lehenik eta behin jakin behar duzu nolakoak diren sentimenduak, zeintzuk dauden, nola adierazi edo interpreta ditzakezun... eta hori izan da gure unitate didaktikoan plasmatzen saiatu garena.
Horretarako, jardueren metodologian oinarritutako ikaskuntza prozesu bat prestatu dugu, sei egunetan banatu duguna, bat aste bakoitzeko. Klase bakoitzak 45 minutu ingurukoak dira eta ostiraletan kokatzea pentsatu dugu astean zehar gertatutakoaz hitz egiteko momentua izan daitekeelako; klasean nola sentitu diren, ze nolako emozioak bizi dituzten, etab.
Hau aurrera eramateko helburu didaktiko batzuk egin ditugu, non ikasleek unitate honen bitartez zer lortuko duten adierazi dugun. Horrez gain, jarduera batzuk prestatu ditugu, non konpetentzia ezberdinak garatzen diren: hizkuntza eta literatura-
komunikaziorako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra.
Gure unitate didaktikoaz gehio jakin nahi baduzue hemen daukazue:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina