Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

LA CIUDAD DE LOS NIÑOS

Kaixo! Aurreko hainbat klaseetan aurkezpenak egiten aritu gara eta hona hemen nire taldeko aurkezpena; kasu honetan, "La ciudad de los niños" proiektuari buruzkoa da.

Guk irakurritako testuetan ageri zen moduan, "LA CIUDAD DE LOS NIÑOS" Italiako Fano herrian egin zen proiektu bat da. Honen helburua hiria umeentzat egokitzea da, beraiek bakarrik kalera irteteko aukera izan dezaten gaur egun dauden arriskuak desagertuz edo gutxienez txikituz. Izan ere, gaurko hirietan, globalizazioaren ondorioz, auto gehiegi daude eta horrekin batera errepideak. Jende askorentzako hori "aurrerapena" izan daiteke, baina umeei dagokionez horren eraginez, jolasteko leku asko desagertu dira, kalera irtetean arrizkuak gehiagotu egin dira...

Proiektu honen bitartez, umeei merezi duten arreta eskaini eta hirian sortzen diren erabakietan parte hartzeko aukera eman nahi diete. Horretarako, Francesco Tonucci ikerketaren zuzendariak umeen kontseilu bat egitea proposatu zuen eta honen bidez, hilero biltzen ziren hiriko beste kontseilu eta goi mailako kargu batzuekin proposamenak egiteko edota erabakiak hartzeko.

Nire ustez, oso proiektu interesgarria da, eta hiri batzuetan aurrera eramatea posible izango zela uste dut. Hala ere, hori gerta dadin hiritar guztiok gure partetik jartzea ezinbestekoa da; izan ere, umeek bakarrik hori sortzea ezinezkoa da.

Aurkezpenean aipatu dugun bezala, ez dugu kontuan hartzen beste ume batzuekin jolasteak gure haurren garapenean izan dezakeen garrantzia. Beti etorkizunean eta hura egokia izan dadin egin edo ikasi behar ditugun gauzetan pentsatzen ari gara, baina zer nolako etorkizuna izan dezake haurtzaroa disfrutatu ez duen haur batek? Haurtzaroan ez badu jolasten, noiz jolastuko du? Denbora osoan zehar, ikastean pentsatzen dugu, alde batetik ikastola eta gero, umeak aspertu ez daitezen bat edo bi kanpoko ekintzetara apuntatzen ditugu. Baina, inork ez die galdetzen zer nahi duten egin, batzuetan (ez beti ) ze ekintza egin nahi duten galdetzen diete, eta nahi ez badute ekintzarik egin? Beharbada nahi dutena izan daiteke kalera irtetea lagunekin edo parkera joatea jolastera, horretarako uneak non gelditzen dira? Ikastea haurtzaroaren parte izan behar da, baina ez da bakarrik horretan zentratu behar.

Aurrekoari jarraituz, une oro saiatzen baldin bagara gauzak ondo egiten, etorkizunean pentsatuz, gaur egungo egoera ikusita, autoei pertsonei baino garrantzi gehiago ematen diegula ikusita, pentsatu: ONDO EGITEN ARI GARA? EZ AL DIRA UMEAK ETA HAIREN JOLASTEKO IRRIKIAK AUTOAK BAINO GARRANTZITSUAGOAK?
Testua irakurri nuenean bi galdera hauek etorri zitzaizkidan burura eta ezinbestean, zerbait gaizki egiten ari gara umeak bakarrik kalera irteteko aukera ez daukatenean. Horregatik, eta nire iritziz oso garrantzitsua delako (ezinbestekoa ez esateagatik) umeek haien autonomia garatzea, ideia bikaina iruditzen zait umeen kontseilu hori sortzea haiek ere hiriaren parte direlako eta beraien proposamenak egiteko eskubidea daukatelako.

Azken finean, denak izan gara umeak eta badakigu zer den entzutea ez izatea. Hobeto esanda, nori ez zaio gustatzen arreta izatea eta norberak proposatutako ideiak aurrera eramatea edo behintzat kontuan hartzea? Galdera honekin nire hausnarketa txikia bukatzen dut, pentsa ezazue orainean eta ez hainbeste etorkizunean.

1 iruzkin:

  1. Kaixo Irune:
    Sarrera oso interesgarria egin duzu; izan ere, nik ere gai honi buruz sarrera bat egin nuen eta jarri dituzun ideiekin guztiz ados nago. Gainera planteatu dituzun galderekin, hala nola, ez al dira umeak eta haien jolasteko irrikiak autoak baino garrantzitsuagoak? jendea honen inguruan pentsatzea eta gauzak planteatzea eragin duzulakoan nago.
    Laister arte,
    Ainhoa.

    ErantzunEzabatu