Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko otsailaren 21(a), igandea

HEZIBERRI ETA ESKOLA BIZIPENAK

Kaixo! Gaur aurreko ostiral batean egin genuen moduan, curriculumari buruz hitz egingo dizuet. Alde batetik, beste egunean aipatutako curriculum motak aztertuko ditut berriz ere eta gero, curriculumean ageri diren kapituluetako zenbait puntu nire argazki elkarrizketarekin lotuko ditut. 

Aurrekoan jada azaldu nizkizuen curriculum mota bakoitza, hori dela eta gaur bakarrik gogoraraziko dizkizuet. Lau mota edo zati bereiz ditzazkegu: curriculum ofiziala (adostuta dagoena), curriculum erreala (benetan betetzen dena), curriculum izkutua (idatzita ez dagoena baino ematen dena) eta curriculum nuloa (lantzen ez diren arloak). 

Curriculum motak gogora ekarri eta gero, galdera bat bururatzen zait, izan ere, zer da curriuluma?  Azken finean, ikasten duguna dela esan dezakegu. 

Lehenango aurreratu dizuedan moduan, orain Euskal Autonomia Erkidegoko curriculuma (HEZIBERRI) nire argazki elkarrizketarekin alderatuko dut. 

Lehenik eta behin artikulu hau aukeratu dut, irakurri dezakezuen moduan bertan esaten du umeak bere nortasun pertsonala gara dezan ingurune naturalarekin harremanetan egon behar du, baina ez hori bakarrik, izan ere, gizartearekin edo ingurune fisikoarekin bere osotasunean hartu emanak izan behar ditu. 

 2.- ESPERIENTZIA-EREMUAK
 Haurrak ingurune fisikoarekin, ingurune naturalarekin eta, batik bat, gizartearekin hartu-emanen harian eraikitzen du nortasun pertsonala. Gorputza, zentzumenak eta komunikatzeko eta adierazteko moduak erabiltzen ditugu ingurunearekin hartu-emanak izateko, eta horien bidez, osatzen dugu gure eraikuntza pertsonala.

Hau irakurrita gogora etorri zait armentiara egindako irteeraren argazkia, nire ustez, guztiz loturik daude, elkarrizketan aipatu nuen moduan umeak naturarekin kontaktuan egotea ezinbestekoa iruditzen zait bere garapena aurrera egiteko.

Bigarrenik, komunikazioaren arloa hartu dut. Nire ustez, haur hezkuntzan garatu behar den zeregin zailenetarikoa da, izan ere, umeak zailtasunak izan ditzakete espresatzerako orduan; beraz, artikulu honetan dioen moduan  hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa landu behar da. Horren bidez, gure pentsamendua eta garapen pertsonal laduko ditugu.

Komunikaziorako konpetentzia izateko, modu osagarrian erabili behar dira hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera askotarikoetan.
Konpetentzia horren bidez, pentsamendua eraikitzen da eta gizabanakoaren eta ingurunearen arteko hartu-emanak bideratzen dira. Komunikaziorako konpetentzia funtsezkoa da kultura sortzeko eta ikasleak kultura hori bereganatzeko, irakasteko eta ikasteko prozesu elkarreragilearen bidez.
Haurrek, Haur Hezkuntzan, hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia lantzen dute, eta gero eta eskuragarriagoak izaten dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Kasu honetan hainbat argazki etorri zaizkit burura; alde batetik "nire lanak" agertzen ziren argazkia etorri zait burura. Askotan, txikia nintzela, oso lotsatia nintzenez asko kostatzen zitzaidan hitz egitea eta marrazkiak eginez espresatzen nintzen. Hortaz, argazki hori komunikazioarekin lotzea erabaki dut. Bestalde, artikuluak dioenez, komunikazio hori ezinbestekoa da ikasleak kultura bereganatzea eta hori irakurtzean, ikastolan egiten genituen Olentzero eguna edo San prudentzio gogoratu ditut. Ekintza horiek gure artean konfiantza sortzen zuten, eta horrek komunikazioa ahalbidetzen zuen, kultura ezagutzeaz gain.

Aurrekoarekin lotuta, elkarbizitzaren gaia oso interesgarria iruditu zait. Haurrak garen heinean, oraindik ez daukagu behar adina kontzientzia gure inguruan gertatzen diren gauza batzuk ulertzeko eta eskolara joaten garenera arte ez gara konturatzen gure etxetik at dagoen munduaz. Hori dela eta, eskolaratzeko unea oso garrantzitsua da umeentzat, gizartearekiko hartu emanak handitzen direlako eta honen bidez, eguneroko bizitzan gertzatzen diren edo ematen diren egoerei aurre egiten joango dira gutxinaka.

Elkarbizitzarako konpetentzia

Etapa honetan, familiatik eskolara igaroz, handitu eta zabaldu egiten da haurren ingurunea.
Gizartean hartu-emanak izateko aukerak handitzen zaizkie, eta horrek bide ematen die pertsonekin harremanak izateko, lankidetzan aritzeko eta elkarrekin bizitzeko.

Ingurunearekin eta beste haur batzuekin hartu-emanak izanda, hurbileko duten inguruan integratuko dira eta, arian-arian, gai izango dira pentsamendu-prozesuak lantzeko, erabakiak hartzeko, arazo-egoerak ebazteko, errealitatea eta bizi duten mundua ezagutzeko, eta baliabide kognitiboak gero eta era landuagoan eta konplexuagoan erabiltzeko.

Hori horrela izango baldin bada, egoera hauek planteatu behar zaizkie haurrei: norberaren
sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta, era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak; taldean ikasteko eta lan egiteko egoerak, nork bere gain hartzeko norberari dagozkion ardurak eta elkarlanean aritzeko helburu komun bati begira; giza eskubideei dagozkien printzipio etikoak eta bizikidetzarako gizarte-aztura oinarrizkoen ondoriozko arau sozialak betez jokatzen ikasteko egoerak; eta gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzeko aukera ematen duten egoerak.

Artikulu luze hau irakurri eta gero, hainbat argazki aukeratzea erabaki dut. Integraziorako gaiari eutsiz, korrikaren argazkia eta aurrekoan aipatutako beste biak lotuko nituzke. Nire ustez, ekintza esanguratsu hauek egitean, gure gizartearekin harremanetan jartzen gara eta horrekin batera integratu egiten gara. Gure ohiturak hartzen joaten gara eta asko ikasten dugu; beste ume batzuekin harremanak izaten, hauek errespetatzen, taldean lan egiten, etab. Bestetik, nire lehenengo argazkia, patioarena, aukeratuko nuke. Niretzat erlazio zuzena dauka, izan ere, klasean gaudenean irakasleak nolabait kontrolatzen gaitu, baino patioan,aldiz, askatasuna handitu egiten da eta hor hasten dira besteekin arazoak konpontzen edo bata bestearekin jolasten. 

Ondoren, aukeratu dudan artikulua familia eta eskolaren arteko harremanarekin zerikusia du. Askotan esan dugun moduan, familiak ezinbesteko betebeharra dauka haurren heziketan eta guztiz inplikaturik egon behar da haien ikasketetan. Horretarako ikastetxeak aukera eman behar die gurasoei ekintzetan parte hartzeko eta harremanetan jartzeko.

Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektutik abiaturik, ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte familien edo legezko tutoreen eta ikastetxeen artean, eta bertan jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko.

Argi izan dut zein argazkiri zegokion atal hau, inauterietako argazkiari hain zuzen ere. Klase osoa mozorro berdina janzten genuen, eta horretarako material egokiak eta birmoldatzeko errazak zirenak aukeratzen genituen. Gurasoen zeregina ekintza honetan mozorro horiek egiteko orduan laguntzea zen, ikastolen ekintza honen bidez, familia eta eskolaren harremana sendotzea lortzen zuten. Ikasleak oso ondo pasatzen zuten, bere gelakideekin eta gurasoekin mozorroak egiten. 

Azkenik, ebaluazioarekin lotuta dagoen artikulu hau aukeratu dut. Behin baino gehiagotan aipatu dudanez, zaila iruditzen zait ume bat hain txikitatik baloratzea, horregatik komenigarria iruditu zait hauxe txertatzea; bertan ageri baita ze nolako atalak baloratu behar diren. 

6.– Tutoreak, ikasturte bakoitzean aurreikusitako ebaluazio-saioak egitean, edo baldintzek
horretarako bidea ematen dutenean, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren gaineko txostena egingo du. Ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei emango zaie txosten hori. Hiru ebaluazio-saio egongo dira, gutxienez. Txosten horretan adieraziko dira: hezkuntza-konpetentzien lorpenari buruzko balorazioa, eskola-errendimenduari eta integrazio sozial eta hezkuntzakoari buruzko informazioa, eta, beharrezkoa baldin bada, aurreikusitako laguntza- eta indartze-neurri orokorrei buruzkoa.

Nire argazki elakrrizketari begiratuz, noten argazkia aukeratu dut atal honetarako. Hiru hilabetean behin gurasoei bidaltzen zioten txostean ageri da bertan, honekin batera bilera bat egiten zen umearen garapenaz hitz egiteko.

Oso deigarria iruditu zait curriculuma aztertzeko era hau, izan ere, gure bizipenekin lotzerakoan ulergarriagoa bihurtzen da.


Espero dut nire hausnarketatxo hau zuen gustuko izatea!

2016(e)ko otsailaren 20(a), larunbata

IRAKURGAIAK AZTERTZEN

Gaurko klasean hiru irakurgai ezberdin landu ditugu. Hauek irakurri ostean, ideia nagusiak atera ditugu taldeka. Jarraian, gure taldeak ateratako ideia nagusiak azalduko dizkizuet:
Hauek izan dira irakurri ditugun irakurgaiak:

1.  CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN
·        Bizitzako istorioak partekatzea gainontzekoekin harremanak sortzen laguntzen digu, gure buruaz jabetzea ahalbidetzen digu eta besteen partaide izatera ere.
·         Haur hezkuntzako etapan sentimenduek izugarrizko garrantzia dutenez, ikasle bakoitzak bere bizipenen kaxa deiturikoa sortzea proposatzen du. Kaxa hauetan, ume bakoitzak egindako marrazki, ipuin eta jarduera ezberdinak sartuko dira eta ekintza hau hainbat gauzatarako izango da erabilgarri.
·        Bizipen kaxarekin umeak beraien artean ezagutzen dira, beraien bizipenak kontatuz eta elkarri galderak eginez.
·        Erabilgarriak dira momentuko kezkak eta arazoak baretzeko, irakaslea jakinaren gainean baitago.
·        Kaxetan ekografiak, aiton-amonekin argazkiak, lehenengo txupetea, gure izenaren istorioa… gordetzen dira.
·        Kaxa hau gure buruaz jabetzeko baliagarria da eta besteen bizipenekin ikasteko ere bai.
·        Gure garapen osoa ikus dezakegu honen bidez.

2.   CUANDO LOS PROFESORES ESCRIBEN: SOBRE REDES Y APRENDIZAJE
·          Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute baina prestakuntza hori modu teorikoan antolatua dago; ondorioz, ez dira egunerokotasunean gelan ematen diren arazo eta beharrak kontuan hartzen.
·          Modu alternatiboak osatu dituztela adierazten du, hala nola, NWP izeneko proiektua non bertan teoria eta praktika uztartzen diren eta non oso erabilgarria den egunerokotasuneko egoeratan.
·          NWP proiektuak irakasle mundo profesionalean, irakasleak beraien garapenaren protagonista bihurtzen dira.
·          Protagonistak bihurtzeko,  ikasitako estrategiak erabili behar dituzte, La silla del autor edo Grupos de escritura bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak adieraziz eta ezagutzak elkarbanatuz.
·          Irakasleak beste irakurleei irakastean berak ere ikasi egiten du.
·          Irakasleak rol ezberdinak hartuz ikasten dute.

3.  LA NARRATIVA COMO TEXTO EXPERIENCIAL: INCLUIRSE EN EL TEXTO

·                      Esperientzia eta ikasketa ez dira kontzeptu berdinak.
·                      Ikaskuntzak ez du zertan beti esperientziaren ondoren etorri behar.
·                      Irakasleak arazoei aurre egiteko aholkatzen zaien metodorik eraginkorrena beraien bizipenak narratzea da, egoeraz jabetzeko.
·                      Arazo bat konpontzeko, beharrezkoa da gertaeretan zentratzea, hausnartzea  irtenbidea aurkitzeko.
·                      Metodologia narratiboak ikaskuntza sustatzen du, irakasleak ikasleei ikastera bultzatuz.
·                      Narrazioak gelako bizizpenak aztertzea edota ondorio baliagarriak ateratzea ahalbidetzen du.


Espero dut irakurgai hauek interesgarriak izatea!
Hurrengora arte!


2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

ESALDIAK AZTERTZEN

2016/02/12
Aurreko ostiralean, irakasleak binaka esaldi bana eman zigun eta guretzat zer suposatzen zuen galdetu zigun. Hori dela eta, nire blogean hausnarketa bat txertatzea erabaki dut.

Ainhoa Larrearekin batera, honako esaldi hau egokitu zitzaidan.


“Todos sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre. ”

Esaldi honekin guztiz ados nago, izan ere, guztiok aportatu diezaiokegu zeozer besteei eta alderantziz, guztiok ikasi dezakegu besteengandik. Horretarako, oso garrantzitsua da besteak entzuten jakitea, bestela gauza interesgarri ugari eta gure bizitzan erabilgarriak izan daitezkeenak galduko ditugu.

Etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan, talde lana bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Horrela, besteengandik ikasi ahal izango dugu eta zalantzak izanez gero, besteekin konpondu. Gainera, modu horretan jokatuz, aurreratuagoak doazen umeak besteei lagundu diezaiokete eta bakoitzak bere erritmoa jarraitu dezake.

Ainhoa Larreak bere blogean aipatu duen bezala, teoria sozio historikoan ageri den eraikuntza sozialarekin bat egiten dut. Talde lanean jokatzean, besteengandik ikasiko dugu eta errazagoa edo eramangarriagoa egingo zaigu.

Gustatuko zaizuelakoan, hemen bukatzen dut nire hausnarketatxoa.

CURRICULUMAK ETA ARGAZKIAK HAUSNARTZEN

2016/02/05
Aurreko ostiraleko didaktika orokorreko klasean curriculumari buruzko hainbat eduki azaltzeaz gain, argazki batzuk aztertu genituen. Hori dela eta hona hemen nire hausnarketa bi ariketa hauei buruz.

Hasteko, oso interesgarria iruditu zitzaidan curriculum ezberdin horien azalpenak, izan ere, lehen bakarra zegoela pentsatzen nuen. Lau curriculum mota bereizi genituen; curriculum ofiziala, adostuta dagoen hori; curriculum nuloa, lantzen ez diren arloak ( heriotza, sexu harremanak, bullyinga...); curriculum erreala, benetan betezten den hori; eta curriculum izkutua, ofizialean agertzen ez dena, baina lantzen dena (lankidetza, sexismoa...).
Lau kontzeptu hauek azalduta, nire ustez, etorkizuneko irakaslea izango naizenik, saiatu beharko ginateke curriculum nuloa den hori desagertzen edo behintzat txikitzen, azken finean, curriculum hori osatzen duten gaiak gure egunerokotasunean agertzen dira maiz; beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait horiek tratatzea. Bestalde, adi egon behar gara curriculum izkutuari, bertan ematen diren edukiak oso eraginkorrak izan daitezkelako gure etorkizunean; bai alde positiboak, lankidetza esaterako, baita negatiboak ere, sexismoa.

Bigarren ariketari dagokionez, konturatu naiz honen bidez, uste baino argazki edo egoera gehiago daudela hezkuntzari lotuta. Ariketa honen erronka binaka bi galderari erantzutea zen argazki bat aztertuz: Zer ikusten duzu argazkian? ze lotura dauka hezkuntzarekin?

Haizea Ormazabalekin batera beheko argazki hau aztertu nuen. Lehenengo galderari erantzunez, hainbat animali ezberdin ikusi ditzakegu, bakoitza bere zailtasun eta trebetasunekin, eta hauen aurrean zuhaitz bat. Bestaldean, gizonezko bat dago eta honek dioenez ebaluazioa bidezkoa izan dadin guztiek zuhaitz bera igo behar dute. Argi dago, esaterako, elefantearentzat eta tximuarentzat ez du esfortsu berdina suposatuko, beraz nire ustez ez da ebaluazio egokia izango.
Bigarren galdera aztertuz, erlazio zuzena dauka gaur egungo hezkuntza sistemarekin, izan ere, currículum ofizialean helburu berdinak eskatzen zaizkie ume guztiei eta denbora zehatz batean bete behar dituzte. Ez da kontuan hartzen ume bakoitzak, argazkiko animalien modura, zailtasun edo berezitasun batzuk dauzkatela eta bakoitzak bere erritmoa behar duela gauzak ikasteko.


Bukatzeko, niri egokitutako argazkiaz gain, beste hau aukeratu izan nahi dut, oso interesgarria iruditu zitzaidalako.

Autore honen baieztapenarekin guztiz ados nago, askotan esan ohi da irakastea ezagupenak transmititzea baino ez dela, eta hori ez da horrela. Izan ere, irakasterakoan ikasleari bere nortasuna garatzeko aukera eman behar zaio, horrela bere garapena eta autonomia sustatuz. Bigarren esaldia da arreta gehien deitu didana, batzuetan ez baitugu kontuan hartzen beste batzuei irakasten diegunean ze o zer gu geuk jasotzen dugunaz.



2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Haur hezkuntzako argazki bilduma



Hona hemen didaktika orokorra ikasgaian eskatu diguten lehenengo lana, haur hezkuntzako argazki bilduma bat egitea, baina ez da edozein argazki hartu behar baizik eta bakoitzarentzat garrantzitsuak izan duren horiek.

LEHENENGO ARGAZKIA


Ariketa honekin hasteko haur hezkuntzako argazkiak behar ditugunez, zer eta aproposagoa ikastolako argazki bat baino. Nire ikastola Ikasbidea izan zen, bertan 2 urtetatik 17tara igaro nuen, beraz nire bizitzan, eta horrekin batera nire heziketan, garrantzi handia izan du leku honek. Argazki honetan ageri den ikastolako txoko hau zen nire gogokoena, izan ere, kolunpio hauetan ematen nuen ahal beste denbora.
Ikastolan horrelako bazterrak edukitzea ezinbestekoa da, umeei asko gustatzen zaizkie kolunpioak, baita zelaiak edo korrika egiteko eta jolasteko erabili ditzaketen beste edozein leku ere. Nire ustez, honek eragin zuzena dauka hezkuntzan, umeak mugitu behar direlako haien garapena egokia izan dadin.

BIGARREN ARGAZKIA



Argazki honen garrantzia “amantala” da, izan ere, nirekin neraman egunero. Haur hezkuntzaz pentsatzerakoan burura etortzen zaidan lehenengo gauza hori da. Gelan erabiltzeaz gain, ateratzerakoan eta etxean ere janztea gustuko nuen. Beraz, eta gaur egun ere erabilia izaten jarraitzen duenez, oso nabarmengarria iruditu zait.


HIRUGARREN ARGAZKIA

Argazki honetan, haur hezkuntzako hainbat objektu ageri dira.
Alde batetik, ezkerrean karpeta more bat dago, nire ikastolan urtero horrelako bat ematen ziguten. Bertan, eguneroko lanak gordetzen genituen etxera eramateko, bakoitzak bere argazki bat eta izena jartzen zion.
Bestalde eskuinean, trimestre bakoitzean egiten genituen lanak batzen genituen: marrazkiak, fitxak, etab. Horrela, edozein momentutan begiratu genitzake eta ez genituen galtzen. Metodo hau interesgarria izan daiteke kurtso bukaeran umeak izan duen garapena aztertzeko. 

Azkenik, aipatutako txosten horietako batetik marrazki bat aukeratu dut. Niri iritziz, marraztea oso garrantzitsua da hezkuntza osoan zehar, baina haur hezkuntzan are gehiago; izan ere, oraindik ere, adin horietan, ez dakite ondo komunikatzen eta honen bidez, espresatu daitezke.


LAUGARREN ARGAZKIA




Ume gehienak haien urtebetze eguna iristeko irrikitan daude urte osoan zehar, eta noski, ni ere horrela nenbilen urtero. Ikastolan, bakoitzaren urtebetetzean beste guztiek marrazkiak egiten zituzten eta irakasleak txosten batean jartzen zituen opari moduan emateko. Hori dela eta, argazki hau aukeratu dut, bertan, txosten horrekin ageri naiz eta antzeman daitekenez, asko gustatu zitzaidan.
Horrelako detaileak, denbora gutxi daramate eta umeentzat oso garrantzitsuak dira, maitatuak sentitzen baitira.
Ondoan ageri den marrazkia horietako adibide bat da, gainera marrazki hau egin zuena, oraindik ere, nire lagun onenetariko bat izaten jarraitzen du; beraz, esanahi garrantzitsua dauka niretzat.


BOSGARREN ARGAZKIA



Beste egun garrantzitsu bat umeentzat abenduak 24eko gaua da, hau da, Olentzero datorren gaua. Egun hori ospatzeko nire ikastolan, beste askoren moduan, kaseritas janzten ginen. Edozein umerentzako egun berezia da, eta hori dela eta ospakizunen bat merezi duela uste dut. Niri asko gustatzen zitzaidan egun hau, gehien bat, jantzi hau oso gustuko nuelako eta oso ondo pasatzen genuen. Horrez gain, gaztainak eta txistorra jaten genuen txokolate bero batekin eta hainbat abesti, olentzerorenaz gain, abesten genituen; hala nola, “ator,ator...”.

SEIGARREN ARGAZKIA




Argazki honetan bi urte inguru neuzkan eta ihauteri eguna zen. Oso egun deigarria da hau umeentzat, pirata, sorgiña, pailazoz edo nahierara janzteko eguna da. Klasean bertan egiten genituen gure mozorroak, poltsak, pegatinak eta horrelako materialak erabiliz.
Jarduera hau oso interesgarria iruditzen zait ume txikiekin egiteko guztiok batera haien mozorroak margotzea edo apaintzea. Irakasle bezala, irudimena kasu honetan garrantzitsua da, gero eta originilagoa izanda orduan eta motibazio handiagoa izango dute umeek. 


ZAZPIGARREN ARGAZKIA


 

Gasteiztarra izanik, gure patroiaren, San prudentzioren, egunean sukaldariz jantzi eta tamborra hartuta, ikastola osoa biltzen ginen retreta abesteko. Oso egun berezia zen guretzat eta dibertigarria izateaz gain, nahi gabe koordinazioa lantzen genuen. Denbora asko igarotzen genuen tamborrada ensaiatzen eta denok motibazio handiz jotzen genuen.
Etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan, horrelako ekintzak egitea gustatuko litzaidake. Umeen garapenerako oso egokiak direla uste dut, izan ere, dibertitzen ari diren bitartean gauza asko lantzen dituztelako: hala nola, lankidetza, espresioa edo laguntasuna.


ZORTZIGARREN ARGAZKIA


Gogoratzen dudan lehenengo irteerako argazki bat da, irteera Gasteizen dagoen parke moduko batera izan zen; oso garranatzitsua izan zen guretzat nahiz eta gure etxeetatik oso hurbil egon. Irakasle moduan aipatu behar dut nire ustez garrantzi handia daukala naturarekin harremanetan egoteak eta ikastola ez den beste leku batzuetara joatea. Horrek umeen interesa pizten du eta ikasteko motibazio gehiago daukate, izan ere, nahigabe leku berriak ezagutzerakoan gauza asko ikasten ditugulako. 


BEDERATZIGARREN ARGAZKIA

Argazki honetan ageri dena, nire lehenengo ebaluazio informea izan zen. Bertan, hainbat ezagupen ezberdin baloratzen zituzten alde batetik, plastika edo psikomotrizitatea bezalakoak zeuden eta bestetik, aldiz, autonomiaren garapena, lankidetza edo komunikazioa esaterako baloratzen zituzten.
Egia esanda, irakasle moduan, oso zaila iruditzen zait ume txiki bat zenbait irizpideri jarraituz baloratzea, izan ere, zeregin zailenetarikoa iruditzen zait.


HAMARGARREN ARGAZKIA


Argazki bilduma honekin bukatzeko hau aukeratu dut. Bertan, 6 urte inguru izango ditut eta Korrika egunean ateratako argazkia da. Ze nolako egun polita hori! Oso ondo pasaten genuen klase osoa gasteizen geneukan kilometro horretan korrika, abesten, jolasten...
Nire ustez, egun hau oso berezia da eta helburu garrantzitsu bat dauka, euskara zabaltzea. Hori dela eta jarri izan dut argazki hau, irakasle izango naizenean, gustatuko litzaidake nire ikasleekin horrelako ekintzetan parte hartzea. Interesgarria iruditzen zait aipatutako helburuagatik alde batetik, eta bestetik, ekintza honen bitartez laguntasuna eta integrazioa bultzatzen delako nolabait.  


Espero dut gustatu izana nire altxorren kaxa! Niretzat oso interesgarria izan da ariketa hau, gogoratzen ez nituen oroitzapen asko etorri zaizkidalako burura eta etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan garrantzitsua iruditzen zait bakoitzak etapa horretan izandako bizipenak aztertzea. 

2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

NOR NAIZ NI?

Kaixo!
Irune Martinez de Estarrona naiz eta 19 urte ditut. Gasteizen bizi naiz, baino haur hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari naiz Donostian. Hori dela eta blog hau irekitzea erabaki dut, irakasgai batzuen inguruan idatzi dizuet bertan; izan ere, didaktika orokorra eta informazio eta komunikazio teknologiak haur hezkuntzan.

Espero dut zuen gustukoa izatea!!

¡¡Hola!! Me llamo Irune Martinez de Estarrona y tengo 19 años. Vivo en Vitoria- Gasteiz, pero en este instante estoy estudiando Educación Infantil en la escuela de profesores de San Sebastian-Donostia. Es por eso que he decidido abrir este blog para hablaros de diferentes asignaturas: Didactica general y las tecnologías de la información y comunicación en la educación infantil.

¡¡Espero que os guste y os resulte útil!!