LEHENENGO ARGAZKIA
Ariketa honekin hasteko haur hezkuntzako argazkiak behar ditugunez, zer eta aproposagoa ikastolako argazki bat baino. Nire ikastola Ikasbidea izan zen, bertan 2 urtetatik 17tara igaro nuen, beraz nire bizitzan, eta horrekin batera nire heziketan, garrantzi handia izan du leku honek. Argazki honetan ageri den ikastolako txoko hau zen nire gogokoena, izan ere, kolunpio hauetan ematen nuen ahal beste denbora.
Ikastolan horrelako bazterrak edukitzea ezinbestekoa da, umeei asko gustatzen zaizkie kolunpioak, baita zelaiak edo korrika egiteko eta jolasteko erabili ditzaketen beste edozein leku ere. Nire ustez, honek eragin zuzena dauka hezkuntzan, umeak mugitu behar direlako haien garapena egokia izan dadin.
BIGARREN ARGAZKIA
Argazki honen garrantzia “amantala” da, izan ere, nirekin neraman egunero. Haur hezkuntzaz pentsatzerakoan burura etortzen zaidan lehenengo gauza hori da. Gelan erabiltzeaz gain, ateratzerakoan eta etxean ere janztea gustuko nuen. Beraz, eta gaur egun ere erabilia izaten jarraitzen duenez, oso nabarmengarria iruditu zait.
HIRUGARREN ARGAZKIA
Argazki honetan, haur hezkuntzako hainbat objektu ageri dira.
Alde batetik, ezkerrean karpeta more bat dago, nire ikastolan urtero horrelako bat ematen ziguten. Bertan, eguneroko lanak gordetzen genituen etxera eramateko, bakoitzak bere argazki bat eta izena jartzen zion.
Bestalde eskuinean, trimestre bakoitzean egiten genituen lanak batzen genituen: marrazkiak, fitxak, etab. Horrela, edozein momentutan begiratu genitzake eta ez genituen galtzen. Metodo hau interesgarria izan daiteke kurtso bukaeran umeak izan duen garapena aztertzeko.
Azkenik, aipatutako txosten horietako batetik marrazki bat aukeratu dut. Niri iritziz, marraztea oso garrantzitsua da hezkuntza osoan zehar, baina haur hezkuntzan are gehiago; izan ere, oraindik ere, adin horietan, ez dakite ondo komunikatzen eta honen bidez, espresatu daitezke. LAUGARREN ARGAZKIA
Ume gehienak haien urtebetze eguna iristeko irrikitan daude urte osoan zehar, eta noski, ni ere horrela nenbilen urtero. Ikastolan, bakoitzaren urtebetetzean beste guztiek marrazkiak egiten zituzten eta irakasleak txosten batean jartzen zituen opari moduan emateko. Hori dela eta, argazki hau aukeratu dut, bertan, txosten horrekin ageri naiz eta antzeman daitekenez, asko gustatu zitzaidan. Horrelako detaileak, denbora gutxi daramate eta umeentzat oso garrantzitsuak dira, maitatuak sentitzen baitira.
Ondoan ageri den marrazkia horietako adibide bat da, gainera marrazki hau egin zuena, oraindik ere, nire lagun onenetariko bat izaten jarraitzen du; beraz, esanahi garrantzitsua dauka niretzat.
BOSGARREN ARGAZKIA
Beste egun garrantzitsu bat umeentzat abenduak 24eko gaua da, hau da, Olentzero datorren gaua. Egun hori ospatzeko nire ikastolan, beste askoren moduan, kaseritas janzten ginen. Edozein umerentzako egun berezia da, eta hori dela eta ospakizunen bat merezi duela uste dut. Niri asko gustatzen zitzaidan egun hau, gehien bat, jantzi hau oso gustuko nuelako eta oso ondo pasatzen genuen. Horrez gain, gaztainak eta txistorra jaten genuen txokolate bero batekin eta hainbat abesti, olentzerorenaz gain, abesten genituen; hala nola, “ator,ator...”.
SEIGARREN ARGAZKIA
Argazki honetan bi urte inguru neuzkan eta ihauteri eguna zen. Oso egun deigarria da hau umeentzat, pirata, sorgiña, pailazoz edo nahierara janzteko eguna da. Klasean bertan egiten genituen gure mozorroak, poltsak, pegatinak eta horrelako materialak erabiliz.
Jarduera hau oso interesgarria iruditzen zait ume txikiekin egiteko guztiok batera haien mozorroak margotzea edo apaintzea. Irakasle bezala, irudimena kasu honetan garrantzitsua da, gero eta originilagoa izanda orduan eta motibazio handiagoa izango dute umeek.
ZAZPIGARREN ARGAZKIA
Gasteiztarra izanik, gure patroiaren, San prudentzioren, egunean sukaldariz jantzi eta tamborra hartuta, ikastola osoa biltzen ginen retreta abesteko. Oso egun berezia zen guretzat eta dibertigarria izateaz gain, nahi gabe koordinazioa lantzen genuen. Denbora asko igarotzen genuen tamborrada ensaiatzen eta denok motibazio handiz jotzen genuen.
Etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan, horrelako ekintzak egitea gustatuko litzaidake. Umeen garapenerako oso egokiak direla uste dut, izan ere, dibertitzen ari diren bitartean gauza asko lantzen dituztelako: hala nola, lankidetza, espresioa edo laguntasuna.
ZORTZIGARREN ARGAZKIA
Gogoratzen dudan lehenengo irteerako argazki bat da, irteera Gasteizen dagoen parke moduko batera izan zen; oso garranatzitsua izan zen guretzat nahiz eta gure etxeetatik oso hurbil egon. Irakasle moduan aipatu behar dut nire ustez garrantzi handia daukala naturarekin harremanetan egoteak eta ikastola ez den beste leku batzuetara joatea. Horrek umeen interesa pizten du eta ikasteko motibazio gehiago daukate, izan ere, nahigabe leku berriak ezagutzerakoan gauza asko ikasten ditugulako.
BEDERATZIGARREN ARGAZKIA
Argazki honetan ageri dena, nire lehenengo ebaluazio informea izan zen. Bertan, hainbat ezagupen ezberdin baloratzen zituzten alde batetik, plastika edo psikomotrizitatea bezalakoak zeuden eta bestetik, aldiz, autonomiaren garapena, lankidetza edo komunikazioa esaterako baloratzen zituzten.
Egia esanda, irakasle moduan, oso zaila iruditzen zait ume txiki bat zenbait irizpideri jarraituz baloratzea, izan ere, zeregin zailenetarikoa iruditzen zait.
HAMARGARREN ARGAZKIA
Argazki bilduma honekin bukatzeko hau aukeratu dut. Bertan, 6 urte inguru izango ditut eta Korrika egunean ateratako argazkia da. Ze nolako egun polita hori! Oso ondo pasaten genuen klase osoa gasteizen geneukan kilometro horretan korrika, abesten, jolasten...
Nire ustez, egun hau oso berezia da eta helburu garrantzitsu bat dauka, euskara zabaltzea. Hori dela eta jarri izan dut argazki hau, irakasle izango naizenean, gustatuko litzaidake nire ikasleekin horrelako ekintzetan parte hartzea. Interesgarria iruditzen zait aipatutako helburuagatik alde batetik, eta bestetik, ekintza honen bitartez laguntasuna eta integrazioa bultzatzen delako nolabait.
Espero dut gustatu izana nire altxorren kaxa! Niretzat oso interesgarria izan da ariketa hau, gogoratzen ez nituen oroitzapen asko etorri zaizkidalako burura eta etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan garrantzitsua iruditzen zait bakoitzak etapa horretan izandako bizipenak aztertzea.
Kaixo Irune!
ErantzunEzabatuZorionak egin duzun lanagatik!! Izugarri gustatu zaizkit zure argazkiak eta hauen mezuak, eta hona hemen jarriko nizkiokeen etiketak:
1. Ikastola
2. Poztasuna
3. Lanak
4. Maitasuna
5. Olentzero
6. Inauteriak
7. San Prudentzio
8. Irteerak/Laguntasuna
9. Esfortzua/ahalegina
10. Elkartasuna
Zorionak Irune! Lan ederra egin duzu!
Milesker Irune zure lanagatik. Ainhoarekin batera joan zinen klasera?
ErantzunEzabatuZure idatzia irakurri ondoren hurrengo galdera etortzen zait burura:
Nola uste duzu bizipen horiek gaur egun sortzen ari duzun maistra irudia baldintzatzen dutela?
Kaixo Aingeru, milesker irakurtzeagatik.
EzabatuBai ainhoarekin batera joan nintzen klasera txikitatik.
Niretzat bizipen hauek eragin handia izan dute maistraren irudia osatzeko, izan ere, ekintza edo momentu guzti hauek nire ikastaroa osatu dutenez eta asko ikasi dudanez hauen bitartez nire ikasleekin hauetako batzuk errepikatzeko aukera izan nahiko nuke.
Alde batetik, irteerei edo ospakizunei dadokionez, nire ustez oso garrantzitsuak dira umeentzat. Esaterako, nire argazkietan agertzen den "Armentia"ko irteera, naturarekin harremanetan jartzeko aukera eman zigun; irakasle moduan uste dut ezinbestekoa dela aukera hori izanez gero aprobetxatzea, umeak asko disfrutatzen dutelako eta aldi berean, ikasi egiten dutelako.
Bestalde, marrazkiak nire haurtzaroko parte handi bat bete dute, eta irakaslea izango naizelakoan, elkarrizketan aipatu dudan moduan, umeentzat oso garrantzitsua da nahi dutena marrazteko askatasuna izatea, izan ere, askok adin horretan espresatzeko gaitasuna ez daukate oso garatuta eta marraztea izan daiteke aukera bikaina horretarako. Beraz, arlo horretan uste dut esperientzia honek lagundu didala ulertzen umeek behar duten askatasun maila esaterako aipatutako adibidean.
Azkenik, urtebetetzeetan bakoitzari egiten genion txosten horretan oinarriturik, maistra moduan, horrek ikasarazi dit umeek laguntasuna behar dutela une oro eta adibidez, ekintza sinple hori burutzea, umeentzako oso aberasgarria izan daiteke.
Zure galderari erantzun diodalakoan,
Irune
Aupa Irune!!
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait zure argazki bilduma. Oso interesgarria iruditu zait, segi horrela!
Zure argazkiak ikusita honako etiketa hauek jarriko nizkizuke:
1-Patioa
2-Amantala
3-Marrazkiak
4-Urtebetetzea
5-Olentzero
6-Inauteriak
7-San Prudentzio
8-Irteera
9-Notak
10-Korrika
Aupa Irune!!
ErantzunEzabatuAsko gustatu zait zure argazki bilduma. Oso interesgarria iruditu zait, segi horrela!
Zure argazkiak ikusita honako etiketa hauek jarriko nizkizuke:
1-Patioa
2-Amantala
3-Marrazkiak
4-Urtebetetzea
5-Olentzero
6-Inauteriak
7-San Prudentzio
8-Irteera
9-Notak
10-Korrika
Kaixo irune! Zorionak argazki bilduma honengatik. Zenbat momentu, zenbat oroimen argazki hauek ikustea. Opari bat izan da niretzat, animo eta segi horrela! Eskerrik asko zure denboragatik.
ErantzunEzabatu