Gaurko
klasean hiru irakurgai ezberdin landu ditugu. Hauek irakurri ostean, ideia
nagusiak atera ditugu taldeka. Jarraian, gure taldeak ateratako ideia nagusiak
azalduko dizkizuet:
Hauek
izan dira irakurri ditugun irakurgaiak:
1. CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN
·
Bizitzako istorioak partekatzea gainontzekoekin harremanak
sortzen laguntzen digu, gure buruaz jabetzea ahalbidetzen digu eta besteen
partaide izatera ere.
·
Haur hezkuntzako etapan sentimenduek izugarrizko garrantzia
dutenez, ikasle bakoitzak bere bizipenen kaxa deiturikoa
sortzea proposatzen du. Kaxa hauetan, ume bakoitzak egindako marrazki, ipuin
eta jarduera ezberdinak sartuko dira eta ekintza hau hainbat gauzatarako izango
da erabilgarri.
·
Bizipen kaxarekin umeak beraien artean ezagutzen dira, beraien
bizipenak kontatuz eta elkarri galderak eginez.
·
Erabilgarriak dira momentuko kezkak eta arazoak baretzeko,
irakaslea jakinaren gainean baitago.
·
Kaxetan ekografiak, aiton-amonekin argazkiak, lehenengo
txupetea, gure izenaren istorioa… gordetzen dira.
·
Kaxa hau gure buruaz jabetzeko baliagarria da eta besteen
bizipenekin ikasteko ere bai.
·
Gure garapen osoa ikus dezakegu honen bidez.
2. CUANDO LOS PROFESORES ESCRIBEN: SOBRE REDES
Y APRENDIZAJE
·
Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute baina
prestakuntza hori modu teorikoan antolatua dago; ondorioz, ez dira
egunerokotasunean gelan ematen diren arazo eta beharrak kontuan hartzen.
·
Modu alternatiboak osatu dituztela adierazten du, hala nola, NWP
izeneko proiektua non bertan teoria eta praktika uztartzen diren eta non oso
erabilgarria den egunerokotasuneko egoeratan.
·
NWP proiektuak irakasle mundo profesionalean, irakasleak beraien
garapenaren protagonista bihurtzen dira.
·
Protagonistak bihurtzeko, ikasitako estrategiak erabili
behar dituzte, La silla del autor edo Grupos de
escritura bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak adieraziz eta
ezagutzak elkarbanatuz.
·
Irakasleak
beste irakurleei irakastean berak ere ikasi egiten du.
·
Irakasleak
rol ezberdinak hartuz ikasten dute.
3. LA NARRATIVA COMO TEXTO EXPERIENCIAL: INCLUIRSE EN EL
TEXTO
·
Esperientzia eta ikasketa ez dira kontzeptu berdinak.
·
Ikaskuntzak ez du zertan beti esperientziaren ondoren etorri
behar.
·
Irakasleak arazoei aurre egiteko aholkatzen zaien metodorik
eraginkorrena beraien bizipenak narratzea da, egoeraz jabetzeko.
·
Arazo bat konpontzeko, beharrezkoa da gertaeretan zentratzea,
hausnartzea irtenbidea aurkitzeko.
·
Metodologia narratiboak ikaskuntza sustatzen du, irakasleak
ikasleei ikastera bultzatuz.
·
Narrazioak gelako bizizpenak aztertzea edota ondorio
baliagarriak ateratzea ahalbidetzen du.
Espero
dut irakurgai hauek interesgarriak izatea!
Hurrengora
arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina