Aurreko ostiralean, irakasleak binaka esaldi bana eman zigun eta guretzat zer suposatzen zuen galdetu zigun. Hori dela eta, nire blogean hausnarketa bat txertatzea erabaki dut.
Ainhoa Larrearekin batera, honako esaldi hau egokitu zitzaidan.
“Todos sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre. ”
Esaldi honekin guztiz ados nago, izan ere, guztiok aportatu diezaiokegu zeozer besteei eta alderantziz, guztiok ikasi dezakegu besteengandik. Horretarako, oso garrantzitsua da besteak entzuten jakitea, bestela gauza interesgarri ugari eta gure bizitzan erabilgarriak izan daitezkeenak galduko ditugu.
Etorkizuneko irakaslea izango naizelakoan, talde lana bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Horrela, besteengandik ikasi ahal izango dugu eta zalantzak izanez gero, besteekin konpondu. Gainera, modu horretan jokatuz, aurreratuagoak doazen umeak besteei lagundu diezaiokete eta bakoitzak bere erritmoa jarraitu dezake.
Ainhoa Larreak bere blogean aipatu duen bezala, teoria sozio historikoan ageri den eraikuntza sozialarekin bat egiten dut. Talde lanean jokatzean, besteengandik ikasiko dugu eta errazagoa edo eramangarriagoa egingo zaigu.
Gustatuko zaizuelakoan, hemen bukatzen dut nire hausnarketatxoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina