Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

CURRICULUMAK ETA ARGAZKIAK HAUSNARTZEN

2016/02/05
Aurreko ostiraleko didaktika orokorreko klasean curriculumari buruzko hainbat eduki azaltzeaz gain, argazki batzuk aztertu genituen. Hori dela eta hona hemen nire hausnarketa bi ariketa hauei buruz.

Hasteko, oso interesgarria iruditu zitzaidan curriculum ezberdin horien azalpenak, izan ere, lehen bakarra zegoela pentsatzen nuen. Lau curriculum mota bereizi genituen; curriculum ofiziala, adostuta dagoen hori; curriculum nuloa, lantzen ez diren arloak ( heriotza, sexu harremanak, bullyinga...); curriculum erreala, benetan betezten den hori; eta curriculum izkutua, ofizialean agertzen ez dena, baina lantzen dena (lankidetza, sexismoa...).
Lau kontzeptu hauek azalduta, nire ustez, etorkizuneko irakaslea izango naizenik, saiatu beharko ginateke curriculum nuloa den hori desagertzen edo behintzat txikitzen, azken finean, curriculum hori osatzen duten gaiak gure egunerokotasunean agertzen dira maiz; beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait horiek tratatzea. Bestalde, adi egon behar gara curriculum izkutuari, bertan ematen diren edukiak oso eraginkorrak izan daitezkelako gure etorkizunean; bai alde positiboak, lankidetza esaterako, baita negatiboak ere, sexismoa.

Bigarren ariketari dagokionez, konturatu naiz honen bidez, uste baino argazki edo egoera gehiago daudela hezkuntzari lotuta. Ariketa honen erronka binaka bi galderari erantzutea zen argazki bat aztertuz: Zer ikusten duzu argazkian? ze lotura dauka hezkuntzarekin?

Haizea Ormazabalekin batera beheko argazki hau aztertu nuen. Lehenengo galderari erantzunez, hainbat animali ezberdin ikusi ditzakegu, bakoitza bere zailtasun eta trebetasunekin, eta hauen aurrean zuhaitz bat. Bestaldean, gizonezko bat dago eta honek dioenez ebaluazioa bidezkoa izan dadin guztiek zuhaitz bera igo behar dute. Argi dago, esaterako, elefantearentzat eta tximuarentzat ez du esfortsu berdina suposatuko, beraz nire ustez ez da ebaluazio egokia izango.
Bigarren galdera aztertuz, erlazio zuzena dauka gaur egungo hezkuntza sistemarekin, izan ere, currículum ofizialean helburu berdinak eskatzen zaizkie ume guztiei eta denbora zehatz batean bete behar dituzte. Ez da kontuan hartzen ume bakoitzak, argazkiko animalien modura, zailtasun edo berezitasun batzuk dauzkatela eta bakoitzak bere erritmoa behar duela gauzak ikasteko.


Bukatzeko, niri egokitutako argazkiaz gain, beste hau aukeratu izan nahi dut, oso interesgarria iruditu zitzaidalako.

Autore honen baieztapenarekin guztiz ados nago, askotan esan ohi da irakastea ezagupenak transmititzea baino ez dela, eta hori ez da horrela. Izan ere, irakasterakoan ikasleari bere nortasuna garatzeko aukera eman behar zaio, horrela bere garapena eta autonomia sustatuz. Bigarren esaldia da arreta gehien deitu didana, batzuetan ez baitugu kontuan hartzen beste batzuei irakasten diegunean ze o zer gu geuk jasotzen dugunaz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina