Kaixo!
Aurreko hainbat klaseetan aurkezpenak egiten aritu gara eta hona hemen nire taldeko aurkezpena; kasu honetan, "La ciudad de los niños" proiektuari buruzkoa da.
Guk irakurritako testuetan ageri zen moduan, "LA CIUDAD DE LOS NIÑOS" Italiako Fano herrian egin zen proiektu bat da. Honen helburua hiria umeentzat egokitzea da, beraiek bakarrik kalera irteteko aukera izan dezaten gaur egun dauden arriskuak desagertuz edo gutxienez txikituz. Izan ere, gaurko hirietan, globalizazioaren ondorioz, auto gehiegi daude eta horrekin batera errepideak. Jende askorentzako hori "aurrerapena" izan daiteke, baina umeei dagokionez horren eraginez, jolasteko leku asko desagertu dira, kalera irtetean arrizkuak gehiagotu egin dira...
Proiektu honen bitartez, umeei merezi duten arreta eskaini eta hirian sortzen diren erabakietan parte hartzeko aukera eman nahi diete. Horretarako, Francesco Tonucci ikerketaren zuzendariak umeen kontseilu bat egitea proposatu zuen eta honen bidez, hilero biltzen ziren hiriko beste kontseilu eta goi mailako kargu batzuekin proposamenak egiteko edota erabakiak hartzeko.
Nire ustez, oso proiektu interesgarria da, eta hiri batzuetan aurrera eramatea posible izango zela uste dut. Hala ere, hori gerta dadin hiritar guztiok gure partetik jartzea ezinbestekoa da; izan ere, umeek bakarrik hori sortzea ezinezkoa da.
Aurkezpenean aipatu dugun bezala, ez dugu kontuan hartzen beste ume batzuekin jolasteak gure haurren garapenean izan dezakeen garrantzia. Beti etorkizunean eta hura egokia izan dadin egin edo ikasi behar ditugun gauzetan pentsatzen ari gara, baina zer nolako etorkizuna izan dezake haurtzaroa disfrutatu ez duen haur batek? Haurtzaroan ez badu jolasten, noiz jolastuko du? Denbora osoan zehar, ikastean pentsatzen dugu, alde batetik ikastola eta gero, umeak aspertu ez daitezen bat edo bi kanpoko ekintzetara apuntatzen ditugu. Baina, inork ez die galdetzen zer nahi duten egin, batzuetan (ez beti ) ze ekintza egin nahi duten galdetzen diete, eta nahi ez badute ekintzarik egin? Beharbada nahi dutena izan daiteke kalera irtetea lagunekin edo parkera joatea jolastera, horretarako uneak non gelditzen dira? Ikastea haurtzaroaren parte izan behar da, baina ez da bakarrik horretan zentratu behar.
Aurrekoari jarraituz, une oro saiatzen baldin bagara gauzak ondo egiten, etorkizunean pentsatuz, gaur egungo egoera ikusita, autoei pertsonei baino garrantzi gehiago ematen diegula ikusita, pentsatu: ONDO EGITEN ARI GARA? EZ AL DIRA UMEAK ETA HAIREN JOLASTEKO IRRIKIAK AUTOAK BAINO GARRANTZITSUAGOAK?
Testua irakurri nuenean bi galdera hauek etorri zitzaizkidan burura eta ezinbestean, zerbait gaizki egiten ari gara umeak bakarrik kalera irteteko aukera ez daukatenean. Horregatik, eta nire iritziz oso garrantzitsua delako (ezinbestekoa ez esateagatik) umeek haien autonomia garatzea, ideia bikaina iruditzen zait umeen kontseilu hori sortzea haiek ere hiriaren parte direlako eta beraien proposamenak egiteko eskubidea daukatelako.
Azken finean, denak izan gara umeak eta badakigu zer den entzutea ez izatea. Hobeto esanda, nori ez zaio gustatzen arreta izatea eta norberak proposatutako ideiak aurrera eramatea edo behintzat kontuan hartzea?
Galdera honekin nire hausnarketa txikia bukatzen dut, pentsa ezazue orainean eta ez hainbeste etorkizunean.
2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena
PROIEKTUEN ETA TXOKOEN IKASKUNTZEN ALDERAKETA
Aurreko argitalpenetan bi ikaskuntza desberdin aurkeztu dizkizuet, hauek dauzkaten ezaugarriak hobeto barneratzeko Aingeruk ariketa bat proposatu zigun, hauen arteko berdintasun eta desberdintasunak azaltzea. Horretarako, taula bat egitea erabaki dut non irizpide batzuei jarraituz bakoitzaren ezaugarriak jarriko ditudan eta beste bi zutabe hauen berdintasun eta desberdintasunak adierazteko.
Sortzailea, aktiboki parte hartu, elkarlanean aritu...
|
Proiektuetan elkarlanean aritu behar da ezinbestean, txokoetan autonomoago.
|
|||
TALDEKATZEA
|
||||
JARDUERA
|
Txoko bakoitzean jarduera ezberdin bat, umearen imajinazioaren araberakoak.
|
|||
DENBORA
|
Aurretik zehazturikoa, ariketaren araberakoa.
|
Normalean, mugagabea; ume bakoitzaren araberakoa.
|
Proiektuetan zehaztua.
Txokoetan mugagabea.
|
|
ESPAZIOA
|
Gela osoa erabiltzen da ariketa berdina egiteko.
|
Proiektuak gela osoa
Txokoak gela eremuetan banatuta
|
||
Txoko bakoitzerako zehatza
|
Espero dut taula hau ikusita hobeto bereiztea bi ikaskuntza hauen artean dauden desberdintasunak, baita berdintasunak ere.
2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena
TXOKOEN METODOLOGIA
Aurreko egunean proiektuen metodologiaz aritu nintzen bezala, gaur TXOKOEN METODOLOGIAZ hitz egingo dizuet.
Ikaskuntza hau aztertzeko aurrekoan erabili genuen irizpide berdinak jarraitu genituen. Hau da, hirunaka jarri ginen eta ezer azaldu aurretik bi galderei erantzun genien: ZER DAKIGU TXOKOEN IKASKUNTZAZ? eta ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?
Beste egunean esan nizuenez arazoak izan genituen lehenengo galdera honi erantzuten proiektuen metodologia guretzat berria zelako; txokoena, aldiz, lan modularrerako egindako behaketan ezagutu genuen. Beraz, errazagoa egin zaigu honi erantzutea.
ZER DAKIGU?

Umeak taldekatzen dira eta txoko
bakoitzean jarduera bat egiten da.
Batzuetan nahi duten txokora
joaten dira eta bestetan, irakasleak esaten dienera.
Irakasleak
txokoz txoko aldatzen dira eta behatzaile edo laguntzaile papera dute.
Edozein
gai edo ikasgai landu daiteke metodologia hau erabiliz.
Metodologia
dinamikoa da, umeen interesa pizten du, gauza ezberdinak egiten dituztelako
klasean zehar.
Horrez gain, ikaskuntza hau aurrera eramateko modu ezberdinak daude, hortaz, nik ezagutzen dudana pixka bat azalduko dizuet. Nire taldeak behatutako ikastetxean horrela antolatzen zituzten txokoak, hala ere, aipatu beharra daukat bi era desberdinetan banatzen zirela; alde batetik, 2 eta 3 urteko umeak zeuden eta bestetik, 4 urtekoak.
Txikienen kasuan, gela handi batean txoko ezberdinak zeuden eta klase hasieran umeak nahi zuten txokora zihoazen. Gero, ume bakoitza bere tutorearekin doa dagokion txokora eta egunean bizpahiru txokotan egoten ziren.

4
urteko gelan, aldiz, txoko bakoitza gela bat zen eta taldeak egunero aldatzen
ziren. Txikiak bezala hasieran nahi zuten txokora zihoazen eta gero, irakasleak
taldeak egiten zituen eta bakoitza zegokion txokora joan behar zuen.
Bigarren galderari erantzuteko ez genituen zailtasunik izan, izan ere, interes handia sortu zigun ikaskuntza mota honek eta honi buruz gehiago ikasteko irrikitan geuden.
Bigarren galderari erantzuteko ez genituen zailtasunik izan, izan ere, interes handia sortu zigun ikaskuntza mota honek eta honi buruz gehiago ikasteko irrikitan geuden.
ZER FALTA ZAIZU IKASTEKO?
Ebaluatzeko
modua.
Txokoen
aukeraketa, nork aukeratzen du?
Ze
irizpideri jarraituz? Umearen interesa kontuan hartzen dute?
Txokoen aurkezpenarekin bukatzeko, bakoitzak bere erantzunak komentatu genituen eta gero, Begoña eta Aingeruren artean, guztiok izandako zalantzak argitu zizkiguten. Ikasitako ezaugarriak hobeto finkatzeko azkenengo galdera bat proposatu ziguten:

ZEINTZUK DIRA ATERA DITUZUN IDEIA EDO
IKASKUNTZA NAGUSIAK?
Txokoen
metodologia era ezberdinetan egin daiteke.
· Espazioaren
banaketari dagokionez, gela berdinean txoko ezberdinak egon daitezke edo gela bakoitza
txoko bat izan.
· Batzuetan,
umeak izaten dira nahi duten txokora joaten direnak, bestetan, aldiz,
irakasleek talde finkoak egiten dituzte eta egokitzen zaien txokora bidaltzen
dituzte.
· Irakaslearen
papera laguntzailearena da, jakingura sustatu behar du, baliabide ezberdinak
erabiltzera bultzatu behar ditu …
· Irakasleak
paper garrantzitsua dauka gehien bat joko sinbolikoaren arloan.
· Ebaluatzerako
orduan taldeka egoteak erraztu dezake, ikusi dezakezulako haurren batek izan
ditzakeen zailtasunak edo trebetasunak.
· Ez zaie
behartzen txoko guztietatik pasatzera, bakoitzak nahi duenera …
· Metodologia
dinamikoa da.
· Dibertsifikatzeko
aukera handiak daude.
Hala ere, nahiz eta kasu honetan irakaslearen papera erraza iruditu, behaketa egitea ez da batere sinplea. Alde batetik bestera (txoko ezberdinak) egon behar zara denbora guztian eta ume bakoitzak zein txokoetan egon den gogoratu, haien interesak zeintzuk diren jakiteko. Horrez gain, laguntzailearen papera ere bere konplexutasunak izan ditzake, esaterako, noraino izan behar da irakaslearen esku hartzea? Zein puntutaraino utzi behar dio umeari askatasunez jarduten? Galdera hauei erantzutea nahiko zaila, nire iritziz oso subjektiboa da zer nolako laguntzak eskaini behar dizkiezun zehaztea.
Bestalde, bakoitzak nahi duen txokora joateko aukera izanda, baliteke umeren batek egunero eta une oro txoko berdinean geratzea. Kasu horretan, irakasleak haurrari aldatzeko proposamena egin beharko lioke, baino umeak kasurik ez balio egiten? Nire ustetan, egoera hauek gainetik kontrolatu beharko lirateke, ezinbestekoa da umeak gaitasun ezberdinak lantzea eta txoko bakarrean geldituz gero hori ez litzateke beteko.
Ikaskuntza honek bere zailtasunak badauzka, baina nire ustez oso interesgarria da haur hezkuntzako kasuan, umeei aukera ezberdinak ematen dizkiegulako eta horrela, etorkizun batean ariketak proposatzerako orduan, haien interesak jakinda errazagoa egingo zaigu haien arreta mantentzea. Bestetik, umeek haien autonomia garatzeko aukera bikaina izan daiteke, bere kabuz ibiltzen direlako klasetikan txoko batetik bestera.
Laburbilduz, oso ariketa interesgarria izan zen, bai proiektuen kasuan, baita txokoenean ere. Ikaskuntza hauei buruzko informazioa ugari barneratu genuen eta izan genitzakeen zalantzak argitu genituen. Horrez gain, lan modularrerako laguntza bikaina izan da gutxienez gure kasuan, behatutakoa interpretatzeko ideia ugari eskaini dizkigute eta zein puntu izan daitezkeen esanguratsuak ikasi dugu.
Espero dut zuen gustukoa eta lagungarria izan dadin nire hausnarketatxoa!
2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Gaurko klasean haur hezkuntzako bi klaseak batu gara eta Begoña eta Aingerurekin proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz hitz egiten aritu gara.
Hasteko, hirunaka jarri gara eta ezer azaldu aurretik ikaskuntza honi buruzko bi galdera egin dizkigute: ZER DAKIZUE PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAZ? ZER FALTA ZAIZUE IKASTEKO?
Ikasleetako batzuek ikaskuntza mota hau ikusita zeukaten behatutako ikastetxean eta errazagoa egin zitzaien erantzutea. Gure kasuan, aldiz, ez zen horrela izan eta arazoak izan genituen lehenengo galderari erantzutea. Hala ere, ideia batzuk bageneuzkan eta hau izan zen gure erantzuna:
ZER DAKIZU PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA?
Metodologia hau praktikotasunean oinarritzen da eta
irakasleak bultzaturikoak izaten da, baina baldintzatu gabe hauen garapena. Honek
laguntzailearen edo gidariaren papera
hartuko du. Arlo gehienak (matematika, musika, plastika…) izaten ditu kontuan aurrera
eramateko orduan. Irekia da; beraz, beste metodologia batzuekin gauzatu daiteke
Bigarren galdera erantzuterakoan errazagoa egin zitzaigun, izan ere, aurretik ez ikusi izanak zalantza asko edukitzea egin zigun.
ZER FALTA ZAIZU IKASTEKO?
Nola antolatu ditzakegu proiektua.
Ze motatakoak izan daitezke.
Nola aplikatu ditzakegu ikasgai ezberdinetara.
Irakasleak nolako esku hartzea izan behar du.
Gure erantzunak guztien artean komentatu eta gero, Begoñak berak bere ikastetxean bizitako esperientzaren bidez zehatzago azaldu zigun zertan oinarritzen zen ikaskuntza hau. Bi proiektu ezberdin aurkeztu zizkigun:

- 1. Egutegiaren proiektua
- 2. Gaien proiektua
Egutegiaren proiektua oso baliogarria da haurrek hilabete eta egunen izenak ikasteko, baita urtaroenak ere. Aurrera eramateko prozedura gaurko klasean egin dugunaren antzekoa da.
Lehenik eta behin zer dakigu gaiaz?. Ume bakoitzak haren urtebetetze eguna apuntatzen zuen eta guztion artean oporrak edo egun garrantzitsuak jartzen zituzten.
Bigarrenik, zer nahi dugu jakin? Hilabete bakoitzari bere izena jarriko diogu, urtaro bakoitza nondik norakoa den eta izena, eta asteko egunen izenak, besteak beste. Gainera, proiektu honen elementu deigarri bat iruditu zitzaidan integratzeko baliabide asko ematen dituela. Hala nola, Begoñak aipaturiko ereduan, klasean leku ezberdinetako umeak zeuden eta hauen kultura pixka bat integratzeko bakoitzak klasekide guztien hizkuntzetan idazten zituen hilabeteen izenak.
Azkenik, bakoitzak bere egutegia egiten zuen eta horretarako arau batzuk jarri behar ziren; adibidez, urtebetetze egunak kolore batez, oporrak beste batez...
Gaien proiektua umeen interesetan oinarritzen zen, izan ere, haien arreta pizten zuten gaietaz baliatzen ziren. Hala ere, aurrekoaren prozedura berdina jarraitzen zen. Hasteko, zer dakizue gaiaz? eta gero, zer jakin nahi duzue?. Aurkeztutako proiektuan, futbolean oinarritzen ziren eta honen ezaugarriak erabiliz ikasgai ezberdinak lantzen zituzten.
Hala nola, zelaiaren neurriekin edo jokalarien zenbakiekin matematika lantzen zuten ariketa ezberdinak eginez. Plastikako kasuan, ordea, talde ezberdinetako kamiseta edo sinboloa marrazten zuten, kolore eta forma ezberdinak landuz.
Proiektu honekin bukatzeko, futbolari profesional bat etorri zen hauei informazio gehiago eskaintzeko. Betidanik lotu da futbolaria mutila izatearekin, hori dela eta, neska bat ekartzea aukeratu zuten, umeek ulertu zezaten emakume futbolariek dauzkaten zailtasunak aurrera egiteko, etab.
Klase honekin amaitzeko, orokorrean proiektuen bidezko ikaskuntzak bete behar dituen ezaugarri batzuk komentatu genituen. Hauek izan ziren gure taldeak egin zituen proposamenak:

- · Proposamenak ikasle, irakasle edo egoeraren araberakoak izan daitezke.
- · Ikaskuntza integrala da, ezaugarri ezberdinak hartzen dituelako kontuan. (egutegian hizkuntzak)
- · Ikaskuntza aktiboa da, ikasleen parte hartzea beharrezkoa da.
- · Motibatzailea da.
- · Arlo ezberdinak landu daitezke honen bitartez.
2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea
CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK
2016/02/19
Kaixo!
Gaur curriculumarekin jarraitzeko, otsailaren 19an landu genituen curriculumaren atalak azalduko dizkizuet.
Alde batetik, definizioa daukagu, aurreko sarreran aipatu nuen moduan, curriculuma ikasten dugun hori da.
Bestetik, curriculumak 4 mailatan banatzen diren zehaztapenak dauzka, eta hobeto azaltzeko taula baten bidez egingo dut.
Kontzeptu hauek hobeto finkatzeko, bi testu irakurri genituen.
Lehenengoa"ELCURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN" Acaso eta Neurek idatzitakoa. Testu honetan arreta gehien deitu didana izan da kontzientziatzen saiatzen gaituela umeak batzuetan inkontzienteki ikasten dutenaz.
Bigarrenean, Jaume Sarramonarenean, aldiz, azpimarratuko nuke curriculumari buruz ematen digun informazioa; esaterako, definizioa, helburuak edota aurretik aipaturiko zehaztapen mailak.
Honeraino nire gaurko sarrera, espero dut zuen gustukoa izatea!

MAILAK
Ezaugarriak
|
1.MAILA
|
2.MAILA
|
3.MAILA
|
4.MAILA
|
Dokumentua
|
OINARRIZKO CURRICULUM
DISEINUA (OCD)
|
IKASTETXEKO PROIEKTU
CURRICULARRA (IPC)
|
GELAKO PROGRAMAZIOA
|
BANAKAKO
EGOKITZAPEN CURRICULARRA (CEI)
|
Definizioa
|
Zer, noiz eta nola, ikasi, irakatsi, erakutsi eta ebaluatu zehazten
duen dekretua da.
|
Ikastetxe bakoitzaren
baldintzak kontuan hartuta, Oinarrizko Curriculuma egiteko behar diren
erabakiak hartu.
|
Hezkuntzaren ziklo
bakoitzean dauden unitate didaktikoen azalpena.
|
Ohiko curriculumean
oinarrituta, behar bereziak dituzten haurrentzako egiten diren egokitzapenak.
|
Izaera
|
Derrigorrezkoa
eta normatiboa.
|
Orokorra eta
gidatzailea.
|
Didaktiko antolatzailea.
Planifikatzailea eta
pertsonala.
|
Didaktiko
antolatzailea.
|
Arduraduna
Egilea
|
Gobernua:
- Zientzia eta Hezkuntza
ministerioa (MEC)
-EAEko Hezkuntza sailak
|
Ikastetxe bakoitzeko
irakasle taldea (klaustroa)
|
Irakasle taldea (ziklo
edo maila bakoitzekoa)
|
Gela bakoitzeko
irakasle (tutorea) eta espezialistak.
|
Baldintzatzaileak
|
Hezkuntza sistemaren legeak
( LOMCE)
|
Heziberri dekretua.
Oinarrizko
Curriculumaren diseinua.
|
Ikasgelako
programazioa.
Gizabanakoen
ezagutza.
|
Ikasgelako
programazioa.
Bakoitzaren
ezagutza.
|
Osagarriak
|
Xedeak, ikastetxearen antolamendua, ebaluazioa,
metodologia, konpetentziak, helburuak eta edukiak.
|
Helburak, metodologia,
espazio eta denboraren antolaketa, materialak eta ebaluazioa.
|
Helburu zehatz eta
espezifikoak, planifikazioa, denboralizazioa, ebaluazioa eta material
antolaketa.
|
Bi motatakoak
daude:
-Esanguratsuak (inklusioa,
denboralizazioa, birmoldaketa.)
- Ez esanguratsuak: (
zikloko denboralizazioa, lehenespena eta sekuentziazioa)
|
Adibidea
|
LOMCE
|
http://www.hezkuntza.ejgv.
euskadi.eus/contenidos/informacion
/dia6/es_2027/adjuntos/97-03%20HAURHEZK.pdf
|
Programazio didaktikoa
(Edebe)
|
Aniztasunaren
trataerari erantzuteko plana.
|
Kontzeptu hauek hobeto finkatzeko, bi testu irakurri genituen.
Lehenengoa"ELCURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN" Acaso eta Neurek idatzitakoa. Testu honetan arreta gehien deitu didana izan da kontzientziatzen saiatzen gaituela umeak batzuetan inkontzienteki ikasten dutenaz.
Bigarrenean, Jaume Sarramonarenean, aldiz, azpimarratuko nuke curriculumari buruz ematen digun informazioa; esaterako, definizioa, helburuak edota aurretik aipaturiko zehaztapen mailak.
Honeraino nire gaurko sarrera, espero dut zuen gustukoa izatea!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)