Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Gaurko klasean haur hezkuntzako bi klaseak batu gara eta Begoña eta Aingerurekin proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz hitz egiten aritu gara. 


Hasteko, hirunaka jarri gara eta ezer azaldu aurretik ikaskuntza honi buruzko bi galdera egin dizkigute: ZER DAKIZUE PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAZ? ZER FALTA ZAIZUE IKASTEKO?


Ikasleetako batzuek ikaskuntza mota hau ikusita zeukaten behatutako ikastetxean eta errazagoa egin zitzaien erantzutea. Gure kasuan, aldiz, ez zen horrela izan eta arazoak izan genituen lehenengo galderari erantzutea. Hala ere, ideia batzuk bageneuzkan eta hau izan zen gure erantzuna: 


ZER DAKIZU PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA?
Metodologia hau praktikotasunean oinarritzen da eta irakasleak bultzaturikoak izaten da, baina baldintzatu gabe hauen garapena. Honek laguntzailearen edo gidariaren  papera hartuko du. Arlo gehienak (matematika, musika, plastika…) izaten ditu kontuan aurrera eramateko orduan. Irekia da; beraz, beste metodologia batzuekin gauzatu daiteke

Bigarren galdera erantzuterakoan errazagoa egin zitzaigun, izan ere, aurretik ez ikusi izanak zalantza asko edukitzea egin zigun. 


ZER FALTA ZAIZU IKASTEKO?
Nola antolatu ditzakegu proiektua.
Ze motatakoak izan daitezke.
Nola aplikatu ditzakegu ikasgai ezberdinetara.
Irakasleak nolako esku hartzea izan behar du.

Gure erantzunak guztien artean komentatu eta gero, Begoñak berak bere ikastetxean bizitako esperientzaren bidez zehatzago azaldu zigun zertan oinarritzen zen ikaskuntza hau. Bi proiektu ezberdin aurkeztu zizkigun:




  • 1.      Egutegiaren proiektua
  • 2.     Gaien proiektua
Egutegiaren proiektua oso baliogarria da haurrek hilabete eta egunen izenak ikasteko, baita urtaroenak ere. Aurrera eramateko prozedura gaurko klasean egin dugunaren antzekoa da. 
Lehenik eta behin zer dakigu gaiaz?. Ume bakoitzak haren urtebetetze eguna apuntatzen zuen eta guztion artean oporrak edo egun garrantzitsuak jartzen zituzten. 
Bigarrenik, zer nahi dugu jakin? Hilabete bakoitzari bere izena jarriko diogu, urtaro bakoitza nondik norakoa den eta izena, eta asteko egunen izenak, besteak beste. Gainera, proiektu honen elementu deigarri bat iruditu zitzaidan integratzeko baliabide asko ematen dituela. Hala nola, Begoñak aipaturiko ereduan, klasean leku ezberdinetako umeak zeuden eta hauen kultura pixka bat integratzeko bakoitzak klasekide guztien hizkuntzetan idazten zituen hilabeteen izenak. 
Azkenik, bakoitzak bere egutegia egiten zuen eta horretarako arau batzuk jarri behar ziren; adibidez, urtebetetze egunak kolore batez, oporrak beste batez...

Gaien proiektua umeen interesetan oinarritzen zen, izan ere, haien arreta pizten zuten gaietaz baliatzen ziren. Hala ere, aurrekoaren prozedura berdina jarraitzen zen. Hasteko, zer dakizue gaiaz? eta gero, zer jakin nahi duzue?. Aurkeztutako proiektuan, futbolean oinarritzen ziren eta honen ezaugarriak erabiliz ikasgai ezberdinak lantzen zituzten. 

Hala nola, zelaiaren neurriekin edo jokalarien zenbakiekin matematika lantzen zuten ariketa ezberdinak eginez. Plastikako kasuan, ordea, talde ezberdinetako kamiseta edo sinboloa marrazten zuten, kolore eta forma ezberdinak landuz. 
Proiektu honekin bukatzeko, futbolari profesional bat etorri zen hauei informazio gehiago eskaintzeko. Betidanik lotu da futbolaria mutila izatearekin, hori dela eta, neska bat ekartzea aukeratu zuten, umeek ulertu zezaten emakume futbolariek dauzkaten zailtasunak aurrera egiteko, etab.

Klase honekin amaitzeko, orokorrean proiektuen bidezko ikaskuntzak bete behar dituen ezaugarri batzuk komentatu genituen. Hauek izan ziren gure taldeak egin zituen proposamenak:




  • ·        Proposamenak ikasle, irakasle edo egoeraren araberakoak izan daitezke.
  • ·        Ikaskuntza integrala da, ezaugarri ezberdinak hartzen dituelako kontuan. (egutegian hizkuntzak)
  • ·        Ikaskuntza aktiboa da, ikasleen parte hartzea beharrezkoa da.
  • ·        Motibatzailea da.
  • ·        Arlo ezberdinak landu daitezke honen bitartez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina