Kaixo!
Gaur curriculumarekin jarraitzeko, otsailaren 19an landu genituen curriculumaren atalak azalduko dizkizuet.
Alde batetik, definizioa daukagu, aurreko sarreran aipatu nuen moduan, curriculuma ikasten dugun hori da.
Bestetik, curriculumak 4 mailatan banatzen diren zehaztapenak dauzka, eta hobeto azaltzeko taula baten bidez egingo dut.
MAILAK
Ezaugarriak
|
1.MAILA
|
2.MAILA
|
3.MAILA
|
4.MAILA
|
Dokumentua
|
OINARRIZKO CURRICULUM
DISEINUA (OCD)
|
IKASTETXEKO PROIEKTU
CURRICULARRA (IPC)
|
GELAKO PROGRAMAZIOA
|
BANAKAKO
EGOKITZAPEN CURRICULARRA (CEI)
|
Definizioa
|
Zer, noiz eta nola, ikasi, irakatsi, erakutsi eta ebaluatu zehazten
duen dekretua da.
|
Ikastetxe bakoitzaren
baldintzak kontuan hartuta, Oinarrizko Curriculuma egiteko behar diren
erabakiak hartu.
|
Hezkuntzaren ziklo
bakoitzean dauden unitate didaktikoen azalpena.
|
Ohiko curriculumean
oinarrituta, behar bereziak dituzten haurrentzako egiten diren egokitzapenak.
|
Izaera
|
Derrigorrezkoa
eta normatiboa.
|
Orokorra eta
gidatzailea.
|
Didaktiko antolatzailea.
Planifikatzailea eta
pertsonala.
|
Didaktiko
antolatzailea.
|
Arduraduna
Egilea
|
Gobernua:
- Zientzia eta Hezkuntza
ministerioa (MEC)
-EAEko Hezkuntza sailak
|
Ikastetxe bakoitzeko
irakasle taldea (klaustroa)
|
Irakasle taldea (ziklo
edo maila bakoitzekoa)
|
Gela bakoitzeko
irakasle (tutorea) eta espezialistak.
|
Baldintzatzaileak
|
Hezkuntza sistemaren legeak
( LOMCE)
|
Heziberri dekretua.
Oinarrizko
Curriculumaren diseinua.
|
Ikasgelako
programazioa.
Gizabanakoen
ezagutza.
|
Ikasgelako
programazioa.
Bakoitzaren
ezagutza.
|
Osagarriak
|
Xedeak, ikastetxearen antolamendua, ebaluazioa,
metodologia, konpetentziak, helburuak eta edukiak.
|
Helburak, metodologia,
espazio eta denboraren antolaketa, materialak eta ebaluazioa.
|
Helburu zehatz eta
espezifikoak, planifikazioa, denboralizazioa, ebaluazioa eta material
antolaketa.
|
Bi motatakoak
daude:
-Esanguratsuak (inklusioa,
denboralizazioa, birmoldaketa.)
- Ez esanguratsuak: (
zikloko denboralizazioa, lehenespena eta sekuentziazioa)
|
Adibidea
|
LOMCE
|
http://www.hezkuntza.ejgv.
euskadi.eus/contenidos/informacion
/dia6/es_2027/adjuntos/97-03%20HAURHEZK.pdf
|
Programazio didaktikoa
(Edebe)
|
Aniztasunaren
trataerari erantzuteko plana.
|
Kontzeptu hauek hobeto finkatzeko, bi testu irakurri genituen.
Lehenengoa"ELCURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN" Acaso eta Neurek idatzitakoa. Testu honetan arreta gehien deitu didana izan da kontzientziatzen saiatzen gaituela umeak batzuetan inkontzienteki ikasten dutenaz.
Bigarrenean, Jaume Sarramonarenean, aldiz, azpimarratuko nuke curriculumari buruz ematen digun informazioa; esaterako, definizioa, helburuak edota aurretik aipaturiko zehaztapen mailak.
Honeraino nire gaurko sarrera, espero dut zuen gustukoa izatea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina